Sierra Madre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sierra Madre
VolcanesdeGuatemala00 D.pngSierra Madreko sumendiak, Guatemala
Garaiera Tajumulco: 4.220 m
Koordenatuak 15°02′N 91°54′W / 15.033°N 91.900°W / 15.033; -91.900Koordenatuak: 15°02′N 91°54′W / 15.033°N 91.900°W / 15.033; -91.900
Central american mountains.jpg

Sierra Madre[1], Mexikon Sierra Madre de Chiapas deitua, Mexikoko hego-mendebaldea, Guatemala, El Salvador eta Honduras zeharkatzen dituen mendilerroa da. Tehuantepeceko kostaldeko zabaldia eta Chiapaseko goi-ordokia bereizten ditu, eta Sierra Madre del Sur eta Sierra Madre Centroamericana mendikateak lotzen. 280 km luze da eta, batez beste, 1.500 m-ko garaiera du. Mendi garaiena Tajumulco sumendia da, 4.220 mkoa.

Kostaldeko isurialdea hezea da eta, besteak beste, kakaoa eta kafea lantzen dira alderdi horretan. K.o. 300. urte inguruan, maiak finkatu ziren mendi horien ibarretan. 1.400 urtean, aztekak jabetu ziren lurraldeaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sierra Madre Aldatu lotura Wikidatan