Sievert

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sievert-a (Sv ikurra) Nazioarteko Unitate Sistemako unitate deribatu bat da. Materia biziak xurgatutako erradiazio dosia neurtzen du, izan ditzakeen eragin biologikoen arabera eraldatua. Sv 1 joule bat kilogramoko da. Erradiazio ionizatzaileen efektu estokastikoak neurtzen dira unitate honekin. Izena erradiazio dosien neurketan eta erradiazioaren ondorio biologikoen ikerketan egindako lanagatik ospe handia izan zuen Rolf Sievert suediar fisikariaren gorazarrean jarrita dago.

Gray, edo xurgatutako dosi unitatearekiko duen ezberdintasuna erradiazioek eragiten duten min biologikoa kontuan hartzen duela da. X izpi eta gamma izpiekin eta elektroien erradiazio elektromagnetikoetan Sv 1 = Gy 1 da, baina beste erradazio batzuetan faktore bat erabiltzen da: alfa izpietan 20 eta neutroietan 1etik 20rako zenbaki bat.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gray unitatea (Gy ikurra) xurgatutako erradiazioaren ondorio energetikoak (fisikoak) materialetan neurtzeko erabiltzen da, xurgatutako dosia neurtzeko.

Sievert unitatea xurgatutako erradiazio ionizatzailearen ondorio biologikoak izaki bizidunen eta, bereziki, gizakien ehunetan era kuaqntitatiboan balioztatzeko, dosi baliokidea.

Pertsona batentzako dosi baliokidea (Sv-tan) xurgatutako dosia (Gy-tan) W biderkagai haztatzaileaz biderkatuz lortzen da.

Biderkagai haztatzailea (batzuetan kalitatezko biderkagaia izendatua) erradiazio mota, erradiazioa xurgatzen duen ehuna eta beste faktore batzuk kontuan hartuz finkatzen da.[1]


Nazioarteko Unitate Sisteman:

xurgatutako dosia Gy-tan neurtzen da

1 Gy = 1 J / xurgatzen duen materialaren kg-ko izanik

eta dosi baliokidea Sv-tan

WxX Sv = X Gy x W Sv/Gy (W=erradiazio eta ehun mota bakoitzari dagokion biderkagai haztatzailea izanda).

Baliokidetasun Faktore Haztatzaileak[1]
Erradiazio mota eta energi maila Faktorea
elektroiak, positroiak, muoiak, edo fotoiak (gamma izpiak, X-izpiak) 1
neutroiak <10 keV 5
neutroiak 10–100 keV 10
neutroiak 100 keV – 2 MeV 20
neutroiak 2 MeV – 20 MeV 10
neutroiak >20 MeV 5
atzerapen protoiak ez diren protoiak eta 2 MeV baino energia gehiagokoak 2
alfa partikulak, fisio zatikiak, nukleo astun ez erlatibistak 20
 
Ehun mota Faktorea
hezur-azala, azala 0,01
maskuria, bularra, gibela, esofagoa, tiroidea, beste batzuk 0,05
hezur-mamia, kolona, birikiak, urdaila 0,12
gonadak 0,20

Gorputzean dauden ehun mota guztietako ondorioak batera kontuan hartzeko, askotan batuketa haztatu bat edo integral bat erabiltzen da.

Historikoki, erradiazio mota eta ehun moten araberako biderkagai haztatzaileak Q eta N biderkagai ezberdinetan bananduta ematen ziren. Baina 2002an, CIPMak Q eta N biderkagaiak bereizteak nahasmena sortzen zuelako biderkagai biak bakarrean batzea erabaki zuen eta N biderkagaia kentzea proposatu zuen bere argitalpenetan.[2]

Nazioarteko Unitate Sistemaren multiploak eta beste unitate batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

milisievert-a (1 mSv = 10−3 Sv = 0.001 Sv) eta

microsievert-a (1 μSv = 10−6 Sv = 0.000001 Sv)

askotan erabiltzen diren Nazioarteko Unitate Sistemaren multiploak dira.

Dosi baliokidea 1975 baino lehen, eta toki batzuetan gaur egun ere, rem-etan neurtzen zen. Rem-aren eta sievert-aren arteko eta haien multiploen arteko erlazioa hurrengo lerrotan agertzen dena da:

  • 1 rem = 0.01 Sv = 10 mSv
  • 1 mrem = 0.00001 Sv = 0.01 mSv = 10 μSv
  • 1 Sv = 100 rem = 100,000 mrem
  • 1 mSv = 100 mrem = 0.1 rem
  • 1 μSv = 0.1 mrem

Sintomen erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erradiazio gogorrarensintomak (egun batean):[3]

Ikusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]