Sigismund Thalberg
Wikipedia(e)tik
Sigismund Thalberg (Geneva, Suitza, 1821 - Posillipo, Italia, 1871) musikagilea eta XIX. mendeko pianista [[]]ospetsuenetakoa izan zen. Hummel, Sechter, Kalkbrenner eta Moschelesen ikasle izan zen. Hamalau urte zituelarik Vienako aretoetan hasi zen jotzen. 1830. urtean Alemanian eta Ingalaterran eman zituen kontzertuak. 1836. urtean Parisen hartu zuen bizilekua, eta F. Liszt ezagutu zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ere eman zituen kontzertuak. Thalbergek, XIX. mendeko pianista bikain gehienek bezala, bere lanak jotzen zituen. Bi opera, kantuak eta pianorako lan asko idatzi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.