Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Sigismundo Luxenburgokoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sigismundo Luxenburgokoa
Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Sigismundo Luxenburgokoa (1433). Pisanelloren margolana.


1433 – 1437
Aurrekoa Karlos IV.a
Ondorengoa Frederiko III.a

Hungariako erregea
1387 – 1437
Aurrekoa Maria I.a
Ondorengoa Alberto

Bohemiako erregea
1419 – 1437
Aurrekoa Wentzeslao IV.a
Ondorengoa Alberto

Erromatarren erregea
1410 – 1437
Aurrekoa Roberto
Ondorengoa Alberto

Luxenburgoko dukea
1419 – 1433
Aurrekoa Wentzeslao I.a
Ondorengoa Elisabet von Görlitz

Jaiotza 1368ko otsailaren 14a
Nurenberg
Heriotza 1437ko abenduaren 9a
Znojmo (51 urte)
Ezkontidea Maria I.a Hungariakoa
Barbara Celjska
Senideak Aita: Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Ama: Elisabet Pomeraniakoa
Erlijioa Katolikoa
Armoiries Sigismond de Luxembourg.svg Armoiries empereur Sigismond Ier.svg Arms of Luxembourg.svg Blason Boheme.svg

Sigismundo Luxenburgokoa (Nurenberg, 1368ko otsailaren 14a - Znojmo, 1437ko abenduaren 9a) 1433tik 1437ra bitarteko urteetan Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen.

Karlos IV.a enperadorearen seme gazteena eta Luxenburgoko etxeko azken germaniar enperadorea izan zen. Hungariako erregekide bihurtu zen 1387an, Maria I.a Hungariakoarekin ezkondu ondoren. Turkiarren aurka borrokatu zen, baina Nikopolisko gudua galdu zuen 1396an. Joan XXIII.a antipapa babestu zuen, eta Konstantzako kontzilioa (1414-1418) antolarazi zion hari, Elizaren Mendebaldeko Zisma gainditzearren. Babes guztia eman zion Jan Hus erreformatzaileari Kontziliora ager zedin, baina Elizako hierarkiak kondenatu eta berehala errearazi zuen. Bohemiako hustarrak matxinatu egin ziren, eta iraultza-giroan ezarri zuten herria 1419an, anaia Wentzeslao hil ondoren hango errege koroatu nahi izan zuenean. Ez zuen horrelakorik lortu, eta hustarren aurkako gurutzada gidatu zuen ondorengo urteetan, 1436an, Basileako Itunaren ondoren, Pragan errege egin zuten arte. Habsburgotarren esku geratu ziren haren ondasun eta titulu guztiak, Elisabet alaba Alberto Habsburgokoarekin ezkondu ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan