Sikono

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pikondoa (Ficus carica)

Sikonoa pikondoren eta Ficus generoko beste landare batzuen infruteszentzia da. Errezeptakulu borobil edo madari formako batez osaturik dago, barneko aldea hutsa duena. Beheko aldean ostiolo izeneko irtengune bat du, hipsofilo txikiek babestua. Ostiolotik sartzen dira loreak polinizatzen dituzten himenoptero txikiak. Errezeptakulo honen barnean eta paretetan daude loreak, eta, beranduago, landare hauen fruitutxo txikiak. Izena, grezieratik dator, eta piku esan nahi du.