Sil ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sil
Río Sil.JPG
Silen gaineko zubia
Kokapena Espainia
Luzera 225 km
Arroa - km²
Emaria - m³/s
Iturburua Kantauriar mendilerroa (1.980 m)
Ibai ahoa Miño

Sil ibaia Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean dagoen erreka da, Miñoren adar nagusia dena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauriar mendilerroan sortzen da, Somiedo (Asturias) eta Villablino (Leon) udalerrien artean.

Hortik Bierzo (Leon) eta Ourenseko probintzia zeharkatzen ditu, bidean Lugoko probintziarekiko mugaren zati bat marraztuz.

Hasieratik, udalerri hauetatik igarotzen da, besteak beste: Villablino eta Ponferrada (Leon), O Barco de Valdeorras (Ourense), Quiroga (Lugo) eta Parada de Sil (Ourense).

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ezkerraldean: Boeza, Cabreira, Bibei-Navea eta Mao ibaiak.
  • Eskuinaldean: Cabe, Lor, Soldón, Selmo eta Cúa ibaiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sil ibaia Aldatu lotura Wikidatan