Sylviidae

Wikipedia(e)tik
Silbido» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sylviidae
Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)
Txinbo kaskabeltz arra (Sylvia atricapilla)


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Sylviidae
Vigors, 1825

Silbidoa (Sylviidae) paseriformeen ordenako izen bereko familiako hegaztiak dira. Espeziearen arabera 9-26 cm luze izan daitezke. Kolorez apalak eta kontraste handirik gabeak dira, marroixkak, grisak edo berdexkak, eta gorputzaren kolorekoa ez den beste orbanik ere ez dute izaten txikitan. Moko zorrotz luzea dute gehienek. Intsektuak jaten dituzte, batez ere. Ia mundu guztian daude zabalduak, Europan, Asian eta Afrikan batez ere, eta migratzaileak dira gehienak. Zuhaitz asko den lekuetan ibiltzen dira. 300 bat txori mota biltzen dira familia horretan; ezagunenak txinboak dira (Sylvia generokoak).

Sylviidae familia ez zegoen oso ondo definituta. Gaur egun, garai batean silbidotzat sailkatutako espezie batzuk beste familia batzuetan (batzuk berriak dira) sailkatzen dira (Acrocephalidae, Bernieriidae, Cisticolidae, Cettiidae, Phylloscopidae...).

Erreferentziak [aldatu]