Silepsi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Silepsia edo dilogia figura erretoriko bat da. Zerbait isildu, zerbaiten elipsea egiten duten figura erretorikoen taldekoa da.

Zeugma mota bat da, muturreraino eraman den zeugma bat aukeran. Isildu egiten den elementu baten komunztadura edo edo isildu egiten diren elementu batzuen komunztadurak gehiegi argitu gabe jakintzat ematen dira, izan komunztadura semantikoak zein sintaktikoak.

Silepsi terminoak komunztadurarekin bitxikeria bat gertatu dela adierazten du. Isildutako elementuek azalduko luketen bitxikeria.

Adibideak:

  • Irla batera ezkondu zen. (Entzule edo irakurleak ulertu beharko luke esaldiaren subjektua ezkondu zela eta gero bere ezkontideareakin irla batera bizitzera joan zela).
  • Soldaduskatik itzuli... behar eta ezkondu nintzen. (Entzuleak edo irakurleak behar horren atzean zer dagoen imajinatu beharko).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]