Silesia Garaia

Koordenatuak: 50°26′N 18°02′E / 50.43°N 18.03°E / 50.43; 18.03
Wikipedia, Entziklopedia askea
Silesia Garaia
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPraděd (en) Itzuli
Motaeskualde historiko
Azalera20,373 km²
Geografia
Map
Koordenatuak50°26′N 18°02′E / 50.43°N 18.03°E / 50.43; 18.03
UTC orduaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Udako Ordua
Herrialdea Txekia
Eskualdea Moravia-Silesia eskualdea
Ur-gorputzaOder

Silesia Garaia (polonieraz: Górny Śląsk; silesieraz: Gōrny Ślōnsk;[1] txekieraz: Horní Slezsko; alemanez: Oberschlesien; Silesiako alemanez: Oberschläsing; latinez: Silesia Superior) Silesia eskualde historikoaren eta geografikoaren hego-ekialdean dagoen zonaldea da. IX. mendetik Silesia Garaia, hurrenez hurren, herrialde hauetan sartuta egon da: Moravia Handia, Bohemiako Dukerria, Poloniako Erresuma, berriro Bohemia Koroaren Lurraldeak eta Germaniako Erromatar Inperio Santua; bai eta Habsburgoko Erregetza ere, 1526tik. 1742an Silesia Garaiko zatirik handiena Prusiako Erresumaren barruan sartu zen, eta 1871an Alemaniar Inperioko zati izatera pasatu zen. Poloniako Errepublika Popularraren parte izatera igaro zen 1945ean.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opole, Oder ibaiaren ondoan

Silesia Garaiko hiriburu historikoa Opole da, halere, eskualdeko hiririk handienak, Katowice barne, Silesia Garaiko Industria Eskualdean kokaturik dauden eta haien populazioa guztira 3 milioi ingurukoa da.

1995eko populazioa:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izen hau da Silesierazko Wikipedian erabiltzen dena [1] eta baita silesierazko zenbait webgunetan ere: https://wachtyrz.eu/, http://silling.org.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]