Silikona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerrean, urdinez, silikonazko moldea.

Silikona siloxanoaren polimeroa da, silizio- eta oxigeno-atomoak katean txandaka dituena; silizio-atomoari loturik talde organikoak izaten dira, hala nola metilo taldea (CH3).

Frederick Kipping kimikariak asmatu zuen 1900. urtean.

Silikonak fluidoak, kautxuak, erretxinak edo gantzak izan daitezke molekularen pisuaren eta polimerizazio-mailaren arabera. Polimeroak zuzenekoak edota gurutzatuak izan daitezke.

Ezaugarriak

Ura aldentzen dute bere ingurutik, kimikoki inerteak dira, labaingarriak dira, ez dute usainik ez kolorerik, eta egonkorrak dira goi-tenperaturetan.

Erabilera

Estalki babesle eta isolatzaile elektriko antzera erabiltzen dira, besteak beste; baita gai iragazgaitzak egiteko eta pieza elektrikoak gordetzeko ere (silikona-txipak esaterako).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silikona Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak