Silizio dioxido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Silizio dioxido

Purua
Identifikadoreak
CAS zenbakia 7631-86-9 YesY
PubChem 24261
ChemSpider 22683 YesY
UNII ETJ7Z6XBU4 YesY
EC zenbakia 231-545-4
KEGG C16459 N
MeSH Silicon+dioxide
ChEBI CHEBI:30563 YesY
RTECS zbka. VV7565000
Gmelin Erreferentzia 200274
Propietateak
Formula molekularra SiO2
Masa molarra 60.08 g/mol
Masa zehatza 59.966755777 g mol−1
Itxura Kristal garden
Dentsitatea 2.648 g·cm−3
Fusio puntua

1600-1725 °C, 1873-1998 K, 2912-3137 °F

Irakite-puntua

2230 °C, 2503 K, 4046 °F

Harremana duten konposatuak
Harremana duten dionoak Karbono dioxido

Germanio dioxido
Berun dioxido
Tin dioxido

Harremana duten konposatuak Silizio monoxido

Silizio sulfato

Termokimika
Formazio entalpia
estandarra
ΔfHo298
−911 kJ·mol−1[1]
Entropia molar
Estandar
So298
42 J·mol−1·K−1[1]
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Silizio dioxidoa edo silizea (SiO2) silizio eta oxigenoz osatutako konposatu bat da. Kuartzoaren eta silikato guztien oinarrizko konposatua da eta beraz mineral gehienena. Harearen konposatu nagusia izanda porlana, beira eta keramika egiteko erabiltzen da.

Barne egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuartzoa silikato bat da, eta tektosilikato taldearen barruan kokatzen da. Kuartzoak 9 polimorfo ditu[2]: kuartzo baxua (α), kuartzo altua (β), tridimita baxua (α), tridimita altua (β), kristobalita baxua (α), kristobalita altua (β), koesita baxua (α), koesita altua (β) eta esitshovita.

Polimorfo hauek guztiak elektrikoki neutroak dira eta hiru kategoria estrukturaletan sailkatzen dira:

  • α QTZ-a (kuartzo baxua): Simetria gutxiko egitura du. Sare trinkoa dauka.
  • α Tridimita: α QTZ-ak baino simetria gehiago dauka eta sare irekiagoa.
  • α Kristobalita: Simetria handiena duen kategoria; sarea ere irekiena duena da.
α kuartzoaren egitura
β kuartzoaren egitura

α-tik β-ra pasatzeko, mineralek energia xurgatu behar dute, eta alderantziz; β-tik α-ra pasatzeko energia kopuru konstantean askatu behar dute. Ondorioz, α-tik β-rako aldaketa tenperatura igoera batekin batera ematen da eta β-tik α-rakoa, berriz, tenperatura jeitsiera batekin batera. Aipagarria da tenperatura baxuko formek simetria gutxiago dutela altukoek baino: adb, α tridimitak simetria gutxiago dauka β tridimitak baino.

Mineralaren izena mantentzen denean (adb., kuartzo baxua izatetik kuartzo altua izatera pasatzen denean), desplazamendu polimorfismoa egon dela esaten da. Hau da, atomoen arteko loturak apurtu beharrean, tetraedroak lekuz aldatu dira energia gutxi erabiliz. Alderantzizkoa gertatzen da mineralen izena aldatu dadin (adb., kuartzo altua izatetik tridimita baxua izatera pasatzen delarik). Kasu honetan, loturak apurtu egin dira berriak sortuz, eta honetarako energia handia behar izaten da.

Azpimarratu daiteke koesita eta estishovita dentsitate altuko polimorfoak direla, baita tenperatura handian daudenean ere.

Non eta zer mineralekin aurkitu dezakegun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kuartzoa hiru arroka motetan aurkitzen da: arroka metamorfikoetan (gneissetan, eskistoetan), arroka sedimentarioetan (hareharrietan, konglomeratuetan) eta arroka igneoetan (pegmatita, granito zein granodioritatan).

Feldespato potasikoarekin, plagioklasekin, biotitarekin, moskovitarekin, kloritarekin, granatearekin, epidotarekin, anfibolarekin, lepidolitarekin, piritarekin edota kaltzitarekin batera ager daiteke, besteak beste.

Identifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira kuartzoa identifikatzeko erabiltzen diren irizpideak:

Mineralogian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gogortasuna 7-koa du, eta beraz, beira marratzen du.
  • Zuria edo kolorgea da gehienetan (arrosa ere izan liteke).
  • Ez du exfoliaziorik, masa irregular baten gisan aurkezten zaigu.

Mineralogia optikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikroskopiotik begiratu ezkero[3][4]:

  • PPL-n:
    • Kolorgea
    • Xenomorfoa
    • Exfoliazio gabea
    • Alteraziorik gabea
    • Erliebe baxukoa
    • Itzaltze zuzenduna
    • Uhin-itzaltzea
    • 1go ordeneko zuri, gris, horixka interferentzia koloreak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Zumdahl, Steven S. (2009), Chemical Principles (6. argitaraldia), Houghton Mifflin Company, A22. orrialdea, ISBN 0-618-94690-X .
  2. (Gaztelaniaz) Cornelis Klein/Cornelius S. Hulrbut,Jr; Manual de Mineralogia basada en la obra de J.D. Dana, vol.2, 13. kapit., 13.6 atala. Editorial Reverté, ISBN 978-84-291-4607-3
  3. (Ingelesez) Introduction to Optical Mineralogy, William D. Nesse. ISBN:978-0-19-539115-2
  4. (Gaztelaniaz) Minerales en lámina delgada, 15-16.or. Dexter Perkins eta Kevin R. Henke, ISBN 84-205-3552-4
  5. (Ingelesez) Mineralogy and optical mineralogy; Dyar, Melinda Darby & Gunter, Mickey E.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silizio dioxido Aldatu lotura Wikidatan


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]