Siljan lakua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Siljanen mapa, Suedian.

Siljan lakua, Suedia erdialdeko eskualdea den Dalekarlian dagoena, eskandinabiar herrialde honetako seigarren lakurik handiena da. Laku honen eta inguruko guztien (Orsasjön eta Insijön) hedadura bateratua, 354 kilometro karratukoa da. Bere gehienezko sakonera, 120 metrokoa da, eta, bere garaiera, 161 metrokoa. Bere bazterrean dagoen hiririk handiena, Mora da.

Lakua, Siljansringen deritzonaren hegoekialdean dago, duela 365 milioi urteko eraketa geologiko bat, Devoniar aroan eratua, meteorito talka handi baten ondorioz. Gunean aurkitzen diren Kabriar, Ordoviziar eta Siluriar aroetako geruza sedimentarioek, fosil ugari dituzte. Petrolioa existitzen denaren susmoa dago, baina, ikerketek, orain arte, ezezkoa diote.

Kraterrak, 50 kilometroko diametroa du eta Europan ezagutzen diren guztietatik handiena da.

Landsat 7 satelite artifizialak hartutako Siljan lakuaren irudia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Siljan lakua