Silver Streak (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Silver Streak
Datuak
Jatorrizko izenburua Silver Streak
Izenburua euskaraz Chicagoko Espresoa/Transamerika Espresoa
Urtea 1976
Estreinaldia 1976ko abenduaren 8a
Generoa thrillerra, akziozko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 114 minutu
Aurrekontua 6,5 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Arthur Hiller
Ekoizleak
Thomas Miller
Edward K. Milkis
Gidoilariak
Colin Higgins
Aktoreak
Gene Wilder
Jill Clayburgh
Richard Pryor
Patrick McGoohan
Musikagileak
Henry Mancini
Argazkilariak
David M. Walsh
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Silver Streak (Hego Euskal Herrian Chicagoko Espresoa eta Ipar Euskal Herrian Transamerika Espresoa) 1976ko Arthur Hiller estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Gene Wilder, Jill Clayburgh, Richard Pryor eta Patrick McGoohan aktoreek antzeztu zuten. Gene Wilder eta Richard Pryor aktoreek elkarrekin batera antzeztu zuten lehenbiziko filma izan zen, ondorengo urteetan 1980ko hamarkadako komedia eta umorezko filma askotan ohiko aktore bikotea osatua zutelarik.

Soinu onenaren Oscar Saria eta Aktore onenaren Urrezko Globoaren (Gene Wilder) izendapenak jaso zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

George Caldwell (Gene Wilder) Chicagon bizi den bere arrebaren ezkontzara Los Angelestik atera berri den trenean doan liburu argiratzaile bat da. Treneko afarian Georgek Hilly Burns (Jill Clayburgh) ezagutuko du, Schreiner irakaslearen idazkaria, Schreiner Chicago Arte Institutuan Rembrandt margolariari buruzko bere liburu berria aurkeztera doan historialari eta arteari buruzko idazlea da. Hillyrekin amodizko gau bat igaro ostean, George irakaslearen hilketaren lekuko izango da. Guztiz harrituta, Georgek gertatutakoa ikertzea erabaki eta nahi gabe hilketa horren antolatzailea den Roger Deverau (Patrick McGoohan) kriminala ohartaraziko du, azken honek George hilketaren lekukoa izan dela jakinik bere morroiak hura ere akatzera bidaliko ditu. Deverau k ere ez daki guztiak Chicagora doan trenan bertan FBI agente batek (Ned Beatty) bera ere ikertzen ari dela.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]