Silvestre I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Silvestre I.a eta Konstantino.

Silvestre I.a (Erroma 270-335). Eliza Katolikoko 33. Aita Santua izan zen.

270. urtean jaio zen Erroman, eta kristauen jazarpenaren azken garaiak jasan behar izan zituen. Aita Santu bezala, bere aurrekoa San Melkiades izan zen. Silvestre, 314ko urtarrilak 31n aukeratua izan zen, Silvestre I.a bezala, Milango Ediktua onartu izan eta urte betera, ediktu honek kristauak, euren erlijioa praktikatu eta libreki bil zitezkeela esaten zuelarik. Bere gobernualdia, dirudienez, Konstantino I.a Handia enperadorearen gobernuko partehartzeagatik itzaldua geratu zen. Silvestrek, arrianismoa agertzen ikusi zuen.

Nizean egin zen lehen kontzilio ekumenikoa antolatu zuen, 325ean. Kontzilio honek, Arrioren irakaskuntzak salatu zituen eta Nizeako Kredoa idatzi zuen.

Bere aitasantualdia, oso lasaia izan zen. Martiri bezala hil ez zen lehen aita santua izateagatik ezagutzen da, baina bai santu, 335eko abenduak 31n.

Bere jaia, urteko azken egunean ospatzen da.

Silvestre I.a Tiara edo Koroa Pontifizio Hirukoitza eraman zuen lehen aita santua izan zen. Berpiztea gogoratzeko, ofizialki, Igandea ezarri zuen Jaunaren Egun bezala. "Burdinazko Koroa" sortu zuen Gurutzeko iltze batekin eta San Joan Laterangoaren Artxibasilika, Erromako Katedral bezala adierazi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silvestre I.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Melkiades
Aita Santua
314-335
Ondorengoa
Marko