Silvia Plath

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Silvia Plath (Boston, Massachusetts, AEB, 1932ko urriaren 27a - Londres, Erresuma Batua, 1963ko otsailaren 11) Estatu Batuetako poeta eta eleberrigilea izan zen.

Biografia [aldatu]

Zortzi urte zituenean argitaratu zuen bere lehen poema, eta sari ugari eskuratu zituen artean haurra zela. Cambridgeko Unibertsitatean irakaslea izan zen, eta bertan ezkondu zen Ted Hughes poetarekin. Silviaren poemek, irudi zorrotzak, sarritan bortitzak, dituzte ezaugarri nagusitzat.

Lan nagusiak: The Colossus (1960, poemak), The Bell Jar (1963, eleberri autobiografikoa), Ariel (1965ean argitaratua, poema-bilduma), Crossing the Water (1971n argitaratua, poema-bilduma), Johnny Panic and the Bible of Dreams (1977, kontakizun laburrak; Johnny Panic eta ametsetako Biblia). Bere buruaz beste egin zuen Londresen 31 urte zituenean.

Erreferentziak [aldatu]