Silvio Berlusconi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Silvio Berlusconi
Silvio Berlusconi

Karguan
2008-(e)tik
Presidentea Giorgio Napolitano
Aurrekoa Romano Prodi
2001 – 2006
Presidentea Carlo Azeglio Ciampi
Aurrekoa Giulanio Amato
Ondorengoa Romano Prodi
1994 – 1995
Presidentea Oscar Luigi Scalfaro
Aurrekoa Carlo Azeglio Ciampi
Ondorengoa Lamberto Dini

Jaiotza 1936ko irailaren 29a
Milan, Italia
Alderdi Politikoa Forza Italia
Ezkontidea Carla Dall'Oglio (dibortziatua)
Veronica Lario
Lanbidea Enpresaburua
Erlijioa Katolikoa

Silvio Berlusconi (Milan, Italia, 1936ko irailaren 29a -) enpresaburu eta politikari italiarra da. "Il Cavaliere" ezizena du.

Italiako Errepublikaren lehen ministroa hiru aldiz izan da: 1994-1995, 2001-2005 eta 2005-2006. 2008ko apirilean hauteskundeak berriro irabazi zituen Askatasunaren Herria (PDL) koalizioarekin. Forza Italia alderdiko buruzagia da, eta Mediaset enpresako nagusia, telebista kateen artean Frantziako "La Cinq" eta Espainiako "Telecinco" barne hartzen dituena. Munduko 45. pertsona dirudunena da Forbes aldizkariaren arabera.

Halaber, AC Milan futbol taldearen presidentea da 1986tik.

[aldatu] Biografia

Zuzenbidea ikasi zuen Milanen. Enpresa ugari sortu eta zuzendu ditu. 1994an haren holdingak (Fininvest) enpresa hauek biltzen zituen, besteak beste: garrantzi handiko hiru telebista kate, bi egunkari, aldizkari asko, Mondadori argitaletxea, La Standa saltoki handiak, aseguru eta finantza etxeak eta AC Milan futbol taldea. 1994an Forza Italia alderdia sortu zuen eta hauteskunde orokorretara aurkeztu zen, martxoan, Iparraldeko Ligarekin eta Aliantza Nazionala alderdi neofaxistarekin batera. Forza Italiak botoen % 21 lortu zituen, eta haren aliatuek, berriz, % 23. Silvio Berlusconi izendatu zuten Lehen Ministro, baina handik gutxira, 1995eko urtarrilean, kargua utzi behar izan zuen, haren aurkako ustelkeria salaketa ugariak zirela eta. 1996ko urtarrilean Berlusconiren kontrako epaiketa hasi zen, Milanen. Hiru hilabete geroago, hauteskundeak galdu zituen. 1997ko abenduan urtebete eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina 1990ean barkamena eman zioten.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Silvio Berlusconi


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak