Siméon Denis Poisson
Wikipedia(e)tik
Siméon Denis Poisson (Pithiviers, Frantzia, 1781eko ekainaren 21a - Sceaux, Frantzia, 1840ko apirilaren 25a) frantziar matematikari eta fisikari bat izan zen. Matematikan, ezaguna da elektrizitatearen ikerketan egin zituen ekarpen matematikoengatik. Probabilitate teorian, Poissonen banakuntza gertaera arraroen lege moduan garatu zuen, probabilitate txikiko gertakizunak saialdi kopuru handi batean gertatzen diren aldi kopuruak eta horien probabilitateak irudikatzen dituena.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |