Simo

Koordenatuak: 65°39′40″N 25°04′00″E / 65.66111°N 25.06667°E / 65.66111; 25.06667
Wikipedia, Entziklopedia askea

Simo

Simoko armarria
Armarria
Berezko izena Simon kunta
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Kemi-Tornioko azpieskualdea
Alkatea Vivi Marttila
Sorrera 1865
Simo Finlandiako mapan
Koordenatuak 65°39′40″N 25°04′00″E / 65.66111°N 25.06667°E / 65.66111; 25.06667
Azalera
- Ur-azalera
2.086,29 km²[1]
638,96 km² (%30,7)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
3.148 (2017.08.31)[2]
2,18 bizt/km²
(2016)[2]
% 98,9 (ofiziala)
% 0,2
% 0,9
Webgune ofiziala

Simo Finlandiako Lappi lurraldeko udalerri bat da, Botniako badian dagoena. Gipuzkoa baino handiagoa den udalerri honetan, 2.085,24 km², 3.500 biztanle inguru bizi dira. Eremu zingiratsu eta paduratsu batean dago, Simojoki ibai emaritsuaren magalean eta Botniako Badiaren ertzean antolatua. Bizilagunak, Kemi, Keminmaa eta Tervola udalerriak iparraldean, Ranua sortaldean eta Ii udalerri ostrobotniarra hegoaldean dira. Perämeri Uhartedia, Runkaus Natura Erreserba Hertsia eta ezagunena den Martimoaapa eremu babestuak dira bertako natura paisaia garrantzitsuenak; bertan, belatz txikiak, beltxarga oihulariak eta boreal mozoloak bezalako hegazti espezieak daude.

Udalerriaren hastapenetan, XVI. mendean, basogintza, abeltzaintza, ehiza eta izokin arrantza ziren jarduera ekonomiko nagusiak. Hala ere, XVIII. mendean hasi ziren elur-orein zaintzan eta gutxinaka aurreko jarduerak galtzen hasi ziren. Hala nola, izokin arrantza galdu egin zen arrain honen esplotazio handiaren ondorioz; hala ere, 1990eko hamarkadan izokina berreskuratzea lortu zuten Simojoki ibaian eta berriro, arrantza zaleen meka bilakatu zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Simoko geografia»

Zirkulu Polar Artiko paraleloaren hegoaldean dago, Finlandiako Lappi lurraldeko udalerrietan ezohikoa dena. Eremu zingiratsu eta paduratsu batean dago, Simojoki ibai emaritsuaren magalean eta Botniako Badiaren ertzean antolatua. 2.085,24-ko azaleratik, %30a, ur-eremua da, herrialde osoko ehuneko handienetarikoa.

Viantiejoki ibaia.

Bizilagunak, Kemi, Keminmaa eta Tervola udalerriak iparraldean, Ranua sortaldean eta Ii udalerri ostrobotniarra hegoaldean dira. Udak motzak eta epelak dira, non ekain eta uztail bitarteko astean gauerdiko eguzkia bihurtzen den nagusi; negu izoztuak aldiz, luzeak izan ohi dira, zazpi hilabete gutxi gorabehera, eta lurzoru elurtuak azaro bukaeratik apirila arte irauten du; Botniako Badian itsasoa ere izoztu egiten da. Honela, hilabete beroena uztaila da, 16 °C-ko batezbestekoaz, eta hotzena, aldiz, urtarrila, -11 °C batezbestekoaz. Aurora Borealak, neguko gau izoztu eta luzeetan zerua argitzen duten argiak dira eta irail-urri eta otsail-martxo bitartean agertu ohi dira, batez ere, ordu txikitan eta zeru oskarbian; hala ere, ez dira oso ohikoak hegoaldeko herrixketan. Gipuzkoa baino handiagoa den udalerri honetan, hiru eremu babestu daude: Perämeri Uhartedia, Runkaus Natura Erreserba Hertsia eta ezagunena den Martimoaapa eremu babestua. Azkeneko biak, batik bat, Leku zingiratsu eta paduratsuak dira, betara udan iristen diren hegazti espezie guztiak, ehun bat, asetzeko bezainbeste intsektu dauden inguruneak; ahate buztanluzeak, ahate ilunak, aliota artikoak, aliota txikiak, aztoreak, basahateak, basoilarrak, belatz gorriak, belatz txikiak, beltxarga oihulariak, boreal mozoloak, eper zuriak, hontz gabiraiak, hontz handiak, kurriloak, laponiako urubiak, larre buztanikarak, larreoiloak, mirotz zuriak, negu txirtak, txio horiak, uda txirak, zapelatzak, zapelatz liztorjaleak, zingira hontzak eta zuhaitz belatzak, esaterako.

Botniako Badia].

Gainera, arrantzaleak erakartzen dituzten lutxo, perka eta platuxa bezalako arrainak daude [3].

Bestalde, lertxundiak, urkidi zilarkarak, izeidi gorriak eta pinudiak daude gainontzeko azalera osoan. Baso hauetan, elur oreinak, erbiak, erbinude zuriak, hartz arreak, igarabak, ipar-katamotzak, jatunak, lepahoriak eta otsoak aurki daitezke.

Ibai garrantzitsuenak Simojoki eta Tainijoki ibaiak dira, udalerria guztiz zeharkatzen dutenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simoko tren geltoki elurtuaren irudia neguan.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simok Kemirekin egiten du muga, Finlandiako industria-hiri nagusienetakoa den hiriarekin, eta honek iparraldeko muturretik hegoaldera salgaiak esportatzeko eta inportatzeko garraiobideen beharra izan duenez betidanik, gaur egun, udalerria hoberen komunikatuta dagoen Lappiko azpieskualdean dago. Garraio azpiegitura hauen artean, errepide bidezkoak dira nagusi udalerrian -besteak beste, herrialdea zeharkatzen duen Valtatie 4 autobidea-, baina trenbideak ere garrantzi handia du, VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sareak geltoki bat baitu herrigunean (Simoko geltokia). Azkenik, udalerriaren mugan ez dauden arren, aipatzekoak dira Kemi hirian dauden aireportua (Helsinkirekin airez egunero elkartzen duena) eta Europako itsas-hiri nagusienekin bat egiten duen portua.

4E 8E 75 Valtatie 4: Helsinki-Lahti-Jyväskylä-Oulu-Rovaniemi-Utsjoki
849 Seututie 849: Kiiminki-Pudasjärvi-Tainiemi (Simo)
923 Seututie 923: Alaniemi (Simo)-Tervola
924 Seututie 924: Simo-Nuupas (Ranua)

Kemi-Tornio Ardatzeko eta Lappiko gainontzeko udalerriekin bat egiteko garraiobide erabiliena autoa da. Simotik autobide bakarra igarotzen da, Finlandia hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen Valtatie 4 autobidea. Hau, herrialde osoko autobide luzeena da eta, guztira, Helsinkitik Utsjokira, 1.295 km-ko luzera du. E8a eta E75a osatzen duten autobideetako bat da eta Oulu eta Rovaniemi hirietatik igarotzen denez, simotarren autobide erabiliena ere bada. Bigarren mailako errepideen artean, aipatzekoak dira herriak euren artean lotzen dituzten Seututie 849, 923 eta 924 errepideak. Lehen esan bezala, autoa garraiobide erabiliena den arren, ez da errepide gainean dabilen ibilgailu bakarra. Veljekset Salmela eta ExpressBus konpainien autobusek ere, udalerria suediar Haparanda, Kemi, Keminmaa, Tornio, Kuivaniemi, Tervola, Rovaniemi eta Oulu udalerriekin lotzen dute [4][5][6].

Linea Nondik norakoa Trenbide-sarea Luzera
6. linea helHelsinki-Tornio-Kolarihel Oulu-Tornio trenbidea 131,9 km
7. linea helHelsinki-Kemijärvi-Kelloselkähel Oulu-Tornio trenbidea 131,9 km

Azkenik, esatekoa da Finlandiako Gobernuaren VR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea udalerritik igarotzen dela. 1903an eraiki zen Simoko geltokia Oulu-Tornio trenbide nagusiaren bidean dago eta bertatik, Helsinki-Kolari edo 6. eta Helsinki-Kemijärvi edo 7. lineak pasatzen dira, herrialdeko edozein geltokira joateko aukera ematen duten lineak. Dena den, distantzia luzeak tren bidez egitea neketsua eta garestia denez, helmuga ohikoenak gertukoak izaten dira; hala nola, Kemi, Tornio eta 100 bat km hegoaldera dagoen Oulu. Dena den, Tornion hasten den Kolariko trenbidearen bidez, Tunturi Lappiraino eta Ylläs eski-estazioraino joateko aukera dute simotarrek eta Laurila-Kelloselkä jarraituz, aldiz, Rovaniemi eta Ekialdeko Lappiraino; eta hauek ere, herritarren helmuga ohikoak izaten dira uda garaian. Historian garrantzi handiena izan duen linea, bestetik, zazpigarrena izan da. Trenbide guztia 1942ra arte bukatu ez zen arren, 1909rako Rovaniemiraino iristen zen eta honen bidez, Ekialdeko Lappiko egur preziatuak garraiatzeko modu berri eta azkarrago bat lortu zuten Kemiko enpresariek eta era berean, inguruko industria garatu eta herritarren bizi-maila hobetzea lortu zuten [7].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Simoko herrixkak»

1865. urtean udalerria osatzen duten herrixkak batu egin ziren Simon kunta izeneko udalerri bat osatzeko.

Hauek dira herrixka garrantzitsuenak:

200 biztanle baino gehiago dauzkaten herrixkak beltzez.

Simoko herriak [8]
  1. Ala-Jokikylä
  2. Alaniemi
  3. Haapaniemi
  4. Hamari
  5. Hannila
  6. Hanskanperä
  7. Hepolanperä
  8. Herrigunea
  9. Huhtala
  10. Jokipää
  11. Karisuvanto
  12. Karsikko
  13. Kuuselanmäki
  14. Lahola
  15. Lantonperä
  16. Maksniemi
  17. Malininperä
  18. Marostenmäki
  19. Matala
  20. Mikkolanmäki
  21. Nenä
Karsikko
Puntar.
11
Nenä
37
31
7
13
Vasankari
Jokipää
Herrigunea
Patokoski
Malininperä
Puutteenperä
Vilminperä
Haapaniemi
Hannila
Mikkolanmäki
Lahola
Lantonperä
Hanskanperä
Huhtala
Sankala
Saarikoski
Sankajärvi
Nikulanp.
Valajanaapa
  1. Nikulanperä
  2. Onkalo
  3. Patokoski
  4. Pömiö
  5. Puntarniemi
  6. Puutteenperä
  7. Saarikoski
  8. Sankajärvi
  9. Sankala
  10. Saukkoranta
  11. Simoniemi
  12. Simonkylä
  13. Soikko
  14. Tainiemi
  15. Tainijoki
  16. Tikkala
  17. Valajanaapa
  18. Vasankari
  19. Viantie
  20. Vilminperä
  21. Yli-Kärppä

Udala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simoko eta Finlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu ziren udal hauteskundeetan eratu zen.

Simoko Udalbatza [9]
Alderdia Eserlekuak +/- Ehunekoa Simoko udalbatza
-- Zentroko Alderdia 11 1 % 46,6
-- Benetako Finlandiarrak 3 3 % 14,5
-- Ezker Elkartasuna 3 2 % 14,5
-- Koalizio Nazionala 2 0 % 11,9
-- Alderdi Sozial-Demokrata 1 1 % 7,0
-- Hyvä Simo 1 1 % 5,0

Lappiko gainontzeko udalerrietan bezala eta, nahiz eta alderdikide bat galdu, Finlandiako Zentroko Alderdia suertatu zen garaile hamabi zinegotzirekin eta gehiengo osoarekin. Bigarren indarra, Ezker Elkartasuna izan zen, oposizio pattala egiteko lortutako bost eserlekurekin. Azkenik, Alderdi Nazionala eta Alderdi Sozial-Demokrata izan ziren bina ordezkarirekin.

Lehen esan bezala, udalbatza, Zentroko Alderdiaren esku dago eta batzarraren presidentea eta Udalaren bozeramailea, alderdi honetako kidea den Keijo Ylitalo da. Hurrengo udal hauteskundeak 2012. urtean ospatuko dira, herrialdeko gainontzeko udalerrietan bezala.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinean, samitarrak ziren udalerri honetako etnia nagusi; hala ere, industrializazioaren, kristautasunaren eta finlandiar etorkinen ondorioz, samitarrak iparraldera immigratu behar izan zuten, Enontekiö, Inari eta Utsjoki udalerrietara, batez ere. XVI. menderako ez zen samitarrik udalerrian.

Hizkuntza nagusi eta ofizial bakarra finlandiera da; izan ere, biztanleria osoaren %99,4aren ama hizkuntza suomiera da. Estatistiken arabera, hamalau urteko beheko biztanleria %17,7 a da, eta hirurogeita bost urteko gorakoak aldiz, %20a.

Biztanleriaren bilakaera [10]
1970 1975 1980 1985 1990 1995 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010 Orain
4.162 4.150 4.197 4.275 4.276 4.158 4.001 3.891 3.759 3.655 3.597 3.546 3.499 3.499
Simonkyläko ikastetxea.

Bertako biztanle ezagunena 1961tik 1962ra eta 1975etik 1977. urtera Finlandiako Lehen Ministro izandako Martti Miettunen Zentroko Alderdiko politikaria da.

Hezkuntza eta Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate arte ikastetxeak daude udalerrian.

Gertuen dagoen erietxea Kemiko Länsi-Pohja Erietxea da.

Simoko armarria
Simoko armarria

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Simoko armarria»

Armarria 1956. urtean sortu zuen Olof Eriksson artista helsinkiarrak eta, bertako sinbolismoaren bidez, udalerriko bereizgarri nagusiak adierazi nahi izan zituen. Urte bereko irailaren 27an, udalbatzak Simoko ikur ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak hurrengo urteko otsailaren 27an onartu zuen). Zelai urdinaren gainean, gurutze moduan antolatuta dauden zilarrezko lau izokin buztan daude. Hain zuzen ere, arrain honek udalerriari izena ematen dion ibaia irudikatzen du; Simo, alegia. Ibai hau, historian zehar, Lappiko komunikabe garrantzitsua eta arrantza gune nagusia izan da, eta horrek ibai-ahoan zegoen herria haztera eraman zuen. Beraz, hornitzaile eta bidelaguna, era berean, udalerriaren bereizgarri eta ikur nagusia da [11].

Simoko elizaren irudia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heikki Väänänenek 1773. urtean eraiki zuen udalerriko eraikin ospetsuena, Simoko eliza.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

Ospakizun bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren hastapenetan, XVI. mendean, basogintza, abeltzaintza, ehiza eta izokin arrantza ziren jarduera ekonomiko nagusiak. Hala ere, XVIII. mendean hasi ziren elur-orein zaintzan eta gutxinaka aurreko jarduerak galtzen hasi ziren. Hala nola, izokin arrantza galdu egin zen arrain honen esplotazio handiaren ondorioz; hala ere, 1990eko hamarkadan izokina berreskuratzea lortu zuten Simojoki ibaian eta berriro, arrantza zaleen meka bilakatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keminmaa Tervola Tervola
Keminmaa Kemiko haize-arrosa Ranua
Botnia, Kemi Ii Ii

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]