Simone Signoret

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Simone Signoret, jaiotza-izenez Simone Kaminker (Wiesbaden, Alemania, 1921eko martxoaren 25a - Autheuil-Authouillet, Normandia Garaia, Frantzia, 1985eko irailaren 30a) frantses antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra bitartean hasi zen zineman lanean, antzezpen txikiak egiten. Geroago Yves Allégret zinemagilearekin garrantzi handiagoko lanak egin zituen.

1951n Yves Montand antzezlearekin ezkondu zen. 1957tik aurrera antzerkian ere jardun zuen. Film gehienak Frantzian eginagatik, Alemanian eta Estatu Batuetan ere lan egin zuen. 1959an Oscar saria jaso zuen Room at the Top filmean egindako antzezpenagatik.

Bi oroimen-liburu eta eleberri bat idatzi zituen.

Filmak: Casque d´or (1952), Les diaboliques (1955), Paris, brûle-t-il? (1966, "Paris, sutan?"), L´armée des ombres (1969, "Itzaletako armada"), L´aveu (1970), La vie devant soi (1977).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]