Simpsondarrak

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Simpsondarrak (ingelesez The Simpsons) Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidun telesail arrakastatsua da. 17 denboraldi dirau telebistan eta 359 kapitulo batzen ditu 1989ko Abenduaren 17an debuta egin zuenetik FOX telebista estatubatuarrean. Jatorriz The Tracey Ullman Show-aren parte zen eta Gracie Films-ek ekoizten du 20th Century Fox-entzat.

Satirikoa oso, telesailak gizakiaren alderdi askoren parodia egiten du, baina batez ere "erdi mailako amerikar"-en bizimodua, bere familia eredua eta orokorrean AEBetako kultura, gizartea eta baita telebista ere. Simpsondarrak inoiz animazioz egindako telesailik onena bezala ikusia dago kritiko askoren partez, baita Time aldazkari ospetsuaren partetik. Argitalpen honek XX. mendeko telesailik hoberena izendatu zuen 1998an. Izugarrizko eragina eduki du kultura herrikoian Gerra Hotza amaitu ta hurrengo urteetan. Gaur egun, ospe edo entzute estatusa hematen dio bere burua telesail honetan paradoiatzen duen edonori.

Eduki-taula

[aldatu] Kokagunea, pertsonaiak eta historioa

[aldatu] Pertsonaiak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Simpsondarren Pertsonaiak

Pertsonai nagusiak Matt Groeningek sortuak dira The Tracey Ullman Showaren barruan zegoen animaziozko komiki labur bat bezala. Pertsonai askok, bere izena hartzen dute Groening bizitzan parte izen diren pertsona eta lekuetatik; adibidez Lisa, Maggie, Marge eta Homer Groening-en arreba, ama eta aitaren izenak dira hurrenez hurren. Bart ordea, brat hitzaren anagrama bat da.

Telesailaren oinarria familiaren abenturak eta gertaerak dira: Homer eta Marge, berain seme-alaba Bart, Lisa eta Maggie; Springfield-go hiritar xelebreak eta aldiko izar gonbidaturen bat.

Homer, Springfield-go zentral nuklearraren segurtasun arduraduna, orokorrean intentzio ona duen bufoi bat da, bere arreta eskasak askotan abentura eta egoera bitxietara bideratzen duena. Hasieran Marge sofistikatua eta azkarra zen baina etxeko-andrearen estereotipoan amaitu du. Bart, seme nagusia, oso bihurria da, bere gelako izua (Lisak, behin "deabruaren mezularia" bezala deskribatua), bere burua erreboltaritzat duena; aldiz Lisa etorkizun hobe batekin amets egiten duen ikasle azkarra, budista, barazkijalea eta jazz musikaren zalea da (askota familiaren etorkizuntzat joa). Maggie hazi egiten ez den haurtxoa da; nahiz eta urteak nabarmen joan (telesailean behin baino gehiagotan Gabonak zelan igarotzen diren ikus daiteke) ez dirudi Simpsondarrentzat urteak pasatzen direnik. Pertsonai batzuen adina aldatu egin da noizbehinka baina badirudi idazleen akats baten ondorio dela.

Homer-ek bere familia "erdi-goi maila"kotzat deskribatzen du eta badirudi arrazoia duela. Simpsondar familia (aldiro Homer-en aita, Abraham "Abe" Simpson barne) bost logeladun etxe haundi samarrean bizi dira, Ned Flanders auzokide dutela alde batean eta bestean askotariko gauza ezberdin, kanposatua kasu. Simpsondarren bizimodua Homer-en lanaren menpean dago beti, gutxienez bost aldiz izan da kaleratua eta beste askotan utzi du lana.

Telesailak, lagungarri dituen beste pertsonai asko ditu, langileak, irakasleak, familiaren lagunak, familiako kideak eta herriko jende ezaguna. Pertsonai batzuk fikziozkoak dira baita telesail barruan ere, adibidez "Hazka eta Ziri", "Tom eta Jerry" sagu eta katuaren bertsio super bortitza.

Tresna pertsonalak