Sin City (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sin City (euskaraz Bekatuaren Hiria) 2005eko Frank Miller, Robert Rodriguez eta Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendarien thriller filma bat da. Frank Miller komikigilearen Sin City komikian oinarritua dago, eta estekikoki ere komikiari leialtasun handiz filmatu zen; hori dela eta, komikia bezala, zuri-beltzean filmatua dago, eta honek filmari zinema beltzean hain ohikoa den giro iluna ematen dio.

Bertan aktore ezagun ugarik antzeztu zuten, tartean Jessica Alba, Rosario Dawson, Benicio del Toro, Carla Gugino, Rutger Hauer, Jaime King, Michael Madsen, Brittany Murphy, Clive Owen, Mickey Rourke, Nick Stahl, Bruce Willis eta Elijah Wood.

Argumentua

Sin City, Bekatuaren Hiria, polizia ustel eta emakume erakargarrien hiria, batzuk mendeku bila dabiltz, beste batzuk, aldiz, luditzea, edota bi gauzak batera. Marv (Mickey Rourke) izeneko gizonak bere bizitza osoan maite izan duen emakume bakarra mendekatu nahi du. Dwight (Clive Owen) arazoak konpontzeke dituen ikertzaile pribatu bat da. Hartigan (Bruce Willis), hiriko polizia zintzo bakarra da, senatariaren seme sadikoak bahiturik duen neska baten arrastoaren atzetik dabil.

Atalak

  1. Sarrera: Bezeroak beti arrazoia du
  2. Lehen istorioa: Sasikume Hori hori
  3. Bigarren istorioa: Agur latza
  4. Hirugarren istorioa: Sarraski Handia
  5. Laugarren istorioa: Sasikume Hori hori 2/2
  6. Laburpena: Amaiera istorioa

Aktorea

Kanpo loturak