Sinfonia fantastikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sinfonia fantastica» orritik birbideratua)
Sinfonia fantastikoa
Jatorria
Ezaugarriak
Bestelako lanak
MusikagileaHector Berlioz

IMSLP: Symphonie_fantastique,_H_48_(Berlioz,_Hector) Allmusic: mc0002402685 Edit the value on Wikidata
kronologia
Sinfonia fantastikoa Lélio (en) Itzuli
"Rêveries – Passions"

Sinfonia fantastikoa (ofizialki frantsesez: Symphonie fantastique: Épisode de la vie d'un artiste ... en cinq parties) deritzona, Hector Berlioz musikari eta konposatzaile frantziarrak 1830ean idatzitako musika-lana da. Egilea, musika-lan hau idazteko Henrietta Constance Smithson aktoresan shakespeartarrean inspiratu zen, honetaz erabat maiteminduta zegoelarik. Musika-lan hau musika programatikoaren adibide argi eta eder bat da. Musika-lan hau, bost mugimendutan banatuta dago:

  1. Ametsak eta pasioak
  2. Dantzaldi bat
  3. Eszena zelaian
  4. Urkamendirako martxa
  5. Akelarre gau bateko ametsa

Sinfoniaren istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinfoniak, xehetasunez beteriko istorio bat kontatzen du. Arrazoi honegatik, musika programatikoaren adibide hoberenetako bat dela esaten da, beharbada, azpigenero honetako lehenengokoetakoa ere bada. Istorioa honako hau da:

Etsitako musikari gazte batek, bere burua opioarekin pozoitu du, eta, amets luze batean amesgaizto eta ikuskariak izaten ditu, bere maitearen ideia behin eta berriz burura datorkiolarik. Iraganeko poz eta tristeziak gogoratzen ditu, bere maitea bere bizitzan agertu aurretik, eta ondoren, bere neska bere bizitzan agertu ondoren, bihurtu zen jeloskorra, erlijioaren kontsolamendu bakarra zuelarik.

Bigarren mugimenduak, dantzaldi baten musika gogorarazten du, non, dantzaren birekin, berriz bere maitea ikusten duen.

Hirugarren mugimendua, oso zaila izan zen Berliozentzat. Zelaian, bi artzainek melodia bat jotzen dute euren txirulekin euren behiei deitzeko. Dena lasaitasuna da bere maitea berriz agertzen den arte, heroiagan, egonezina sorraraziz. Beste artzainak bere txirula jotzen du, baina oraingoan ez dago erantzunik. Une horretan, eguzkia sartu egiten da, urrun jo duen trumoi batekin batera. Ondoren, eszenan isiltasuna nagusi da

Urkamendirako martxa, gau bakar batean idatzia izan zen, Maitearen hilketaren ametsa dakar, heroia, horregatik, heriotza zigorrera kondenatzen dutelarik. Martxak, bere pauso erregularrarekin ditu bere une basatienak, segizioak, heroiaren heriotza ikusteko biltzen den jendetza artean tokia egiten ari den bitartean. Maitea, aizkora heroiaren leporantz jaisten ari den unean agertzen da.

Azken mugimendua, akelarre bat da, deabruzko ospakizun baten orgia basati bat. Maitearen irudiak, orain, iseka bizi bat dirudi. Hil kanpaiak, azken judizioaren Dies Irae ereserkiaren gainetik entzuten dira, eta dantzarekin nahasten dira. Mugimendu honetako hil kanpaien musika Wendy Carlosek erabili zuen A Clockwork Orange eta The Shining filmen soinu bandetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]