Sinope (Turkia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sinope

Sinope (Turkia)
Estatua TurkiaTurkia
Eskualdea
Probintzia
Itsaso Beltza
Sinope
Koordenatuak

42°01′30″N 35°08′50″E / 42.02500°N 35.14722°E / 42.02500; 35.14722Koordenatuak: 42°01′30″N 35°08′50″E / 42.02500°N 35.14722°E / 42.02500; 35.14722

Sinope (Turkia) non dagoen adierazten duen Turkia-ko/-go/-eko mapa
Sinope (Turkia)
Posta kodea 57xxx
Biztanleria 202.740 bizt. (2010)
http://www.sinop.bel.tr/
Artikulu hau Turkiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sinope».

Sinope[1] (hititeraz: Sinuwa; grekoz: Σινώπη, Sinope) Turkiako hiria da, Itsaso Beltzeko eskualdean dagoena; itsas portua dauka. Sinopeko probintziako hiriburua da.

K. a. I. milurtekoan grekoen Itsaso Beltzeko (Ponto Euxino) kolonia nagusienetarikoa izan zen, Paflagoniako kostaldeko penintsula batean, Carambis lurmuturraren ondoan. Edozein modutan ere, oso hiri oparoa izan da, arrantza- eta merkataritza-hiria nagusiki. XIX. mendean Konstantinopla (gaurko Istanbul) eta Trebizonda (gaurko Trabzon) arteko ibilbidea egiten zuten ontzien bigarren portua zen.

Sinopen jaiotakoak dira, besteak beste, Diogenes Zinikoa filosofoa (K.a. 412. urtean), Difilo dramaturgoa (K.a. 360-350 inguruan), eta Mitridates I.a erregea (K.a. 132. urtean).

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Sinope)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.5 9.3 10.6 14.2 18.3 23.2 26.0 26.5 23.2 19.2 15.1 11.7 17.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.6 4.0 5.2 8.1 12.2 16.8 19.9 20.4 17.3 13.6 9.5 6.6 11.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 71.2 49.2 49.3 37.7 33.1 36.3 37.3 41.1 65.0 94.2 85.0 82.8 682.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 15.0 12.9 13.2 11.8 9.9 8.8 5.9 6.5 8.8 12.6 12.5 15.6 133.5
Eguzki orduak 71.3 86.8 127.1 153 207.7 264 291.4 263.5 207 145.7 96 68.2 1981.7
Hezetasuna (%) 68 68 73 75 76 74 74 67 71 71 68 68 853
Iturria (1): Sinop
Iturria (2): Weatherbase [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sinope (Turkia) Aldatu lotura Wikidatan