Sinplizio Ziliziakoa
Wikipedia(e)tik
Sinplizio Ziliziakoa, latinez Simplicius Cilicius eta grekeraz Σιμπλίκιος, (c. 490 - 533. urtearen ondoren) VI. mendeko filosofo neoplatoniko eta doxografo bat da.
Bizitza [aldatu]
Agathias Scholastikosen arabera, Alexandrian ikasi zuen eta beste iturri batzuen arabera Akademiako azken burua izan zen Damasziorekin ikasi zuen. Atenasko platonikoekin Persian bizi izan omen zen 531-533 urteetan, baina Bizantzioren eta Persiaren arteko pake-itunaren ondoren, Atenasera itzuli zen.[1]
Lana eta pentsamendua [aldatu]
Antzinako filosofo jonikoen eta pitagorikoen berri emateaz gainera, pentsamendu platonikoa eta aristotelikoa uztartu izanagatik da ezaguna. Ezagutzen diren bere lanak 533. urtez geroztikakoak dira:
- In Aristotelis categorias commentaria,
- In Aristotelis physicorum libros quattuor posteriores commentaria,
- In Aristotelis libros de caelo,
- In commentaria in Epictetis enchiridion, Epiktetoren Enkhiridion liburuaren iruzkinak.[2]