Sintesi organiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sintesi organikoa karbono-konposatuen prestakuntzaz aritzen den kimika organikoaren atala da. Sintesi kimikoen artean konplexuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen sintesi organiko totala 1828an Friedrich Wöhler-ek eginiko urearen prestakuntza izan zen. Esperimentu honek konposatu organikoak “bizi-indarrik” gabe lehengai ezorganikotatik lor daitezkela frogatu zuen, bitalismoaren teoria gezurtatuz. 1840an Adolph Wilhelm Hermann Kolbe-k erabili zuen lehenengo aldiz sintesi hitza kimikaren arloan (grekeratik; συν, sin= elkarrekin; θεσις thesis= ipini).

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintesi totala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintesi totala, lehengai gisa konposatu komertzialak soilik erabiltzen badira, eta semisintesia, lehengai natural edo komertzialki eskuragaitzen bat erabiltzen bada. Bietan, xede-molekula lortzeko zenbait erreakzio elkarrekin kateatu egin behar dira estrategia baten arabera, eta sintesi-metodologia egokia erabiliz. Sintesi-estrategien artean bi dira nagusi: sintesi lineala, urrats bakoitzeko lehengai gisa aurreko urratseko produktua erabiltzen bada, eta sintesi konbergentea, zenbait molekula artekari linealki prestatu ondoren xede-molekula lortzeko elkarrekin erreakzionaarazten badira. Sarritan, sintesi-artekariak ere konposatu berriak izaten dira, eta antzeko molekulak prestatzeko dauden metodoak erabiliz lortu behar dira. Molekula konplexuen sintesi-diseinua ezin da logika hutsez sortu, prozesu heuristikoa delako. Erretrosintesia edo analisi erretrosintetikoa deritzon teknika proposatu zuen Elias James Coreyk sintesia ahalik eta era logikoenean diseinatzeko. Xede-molekula, sintoiak, baliokide sintetikoak. Sintesi asimetrikoa.

Sintesi asimetrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintesi automatizatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963an Robert Bruce Merrifield-ek sintesi automatikoa asmatu zuen, polimerozko fase solidotan konposatu organikoak itsatsiz eta erreakzioak egiteko sistema robotizatuak erabiliz. Gaur egun, sintesi automatikoa peptido eta nukleotidoen sintesian erabiltzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sintesi organiko Aldatu lotura Wikidatan