Sion (mendia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Jerusalemgo mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Sion.
Sion
MtZion from Abu Tor.jpg
Garaiera 765 m
Kokapena IsraelIsrael
Koordenatuak 31°46′18″N 35°13′43″E / 31.77167°N 35.22861°E / 31.77167; 35.22861Koordenatuak: 31°46′18″N 35°13′43″E / 31.77167°N 35.22861°E / 31.77167; 35.22861
Sion (mendia) non dagoen adierazten duen Palestina-ko/-go/-eko mapa
Sion (mendia)
Aita Santuaren Errepidea, Sionen magalean

Sion[1]Sion mendia bezala ere ezaguna— (hebreeraz הר צִיּוֹן‎, Har Zijon transliteratua; arabieraz: جبل صهيون, Jabel Sahyoun) Jerusalemeko muino baten izena da, Jerusalemgo Hiri Zaharretik kanpo dagoena. Sion hitza, antzinateko garaietatik, Jerusalemeko hiri osoari eta Israelgo Lurraldeari osorik erreferentzia egiteko erabili den sinekdoke bat da.

Sion mendiko toki azpimarragarriak, David erregearen hilobia, Zenakuloa, non, tradizioaren arabera, Azken Afaria ospatu zen, eta Holokaustoaren Kamera (Martef Hashoah). Yad Vashemaren aitzindaria ere, Sionen dago. Beste interesgune batzuk, Oskar Schindler lurperatuta dagoen hilerri kristaua da.

Sionera daroan errepide bihurgunetsua, Aita Santuaren Errepidea (Derej Ha'apifyor) bezala ezagutzen da, 1964an, Paulo VI.a aita santuak Jerusalemera egin zuen bisita historikoaren omenez asfaltatua izan zelako. 1948tik 1967 arte, lerro estu hau, Israel eta Jordaniaren artean zegoen inoren lurraldea bezala izendatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sion (mendia) Aldatu lotura Wikidatan