Sir Daria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sir Daria
Khujand.jpg
Sir Daria, Tajikistanen.
Kokapena UzbekistanUzbekistan
KazakhstanKazakhstan
KirgizistanKirgizistan
Luzera 2.212 km
Arroa 219.000 km²
Emaria 703 m³/s
Iturburua Naryn eta Kara Daria ibaiak
Ibai ahoa Aral itsasoa
Aral map.png

Sir Daria[1] (kazakheraz: Сырдария; tadjikeraz: Сирдарё; uzbekeraz: Sirdaryo; persieraz: سيردريا) Erdialdeko Asiako ibai nagusienetako bat da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere iturria Kirgizistan eta Uzbekistango ekialdean daude Tian Shan mendietatik datozen bi ibaien bilgunea da: Naryn eta Kara Daria ibaiak. Gero, Kazakhstango ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz jotzen du 2.212 kilometrotan zehar, azkenean Aral itsasoan hiltzeko. Bere ibilbideak Erdialdeko Asiako kotoi-ustiapenak ureztarazten ditu, eta Kokand, Khujand, Kyzyl-Orda eta Turkestan herriak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezian ibaia ezaguna zen eta Jaxartes (Ιαξάρτης) zuen izena. K. a. 329an, Alexandro Handiak bere bazterretan Alexandria Azkena (Ἀλεξάνδρεια Εσχάτη) hiria eratu zuen. Erdi Aroan, ibaiak Sayhoun (سيحون) izena zuen, Paradisuko lau ibaietako baten izena (gertuko Amu Daria Jayhoun zen, beste ibaietako baten izena). XVIII. mendean Kokandeko Khanatoak kanal asko eraiki zituen bere uretatik etekin ateratzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sir Daria Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]