Roy Harrod

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sir Henry Roy Forbes Harrod (Londres, 1900eko otsailaren 13a - Holt, Norfolk, 1978ko martxoaren 8a) britainiar ekonomista izan zen.

Ekonomia kapitalisten epe luzeko hazkundearen azterketa bat egin zuen. Towards a Dynamic Economics (1948, Ekonomia dinamiko baterantz) lanean Harrodek oreka ekonomikoaren egoera azaldu zuen: aurrezki- eta inbertsio-berdintasuna. Harroden iritziz, hala ere, inbertsioa errenta nazionalaren hazkundearekin lotuta dago, eta aurrezkia, berriz, errenta nazionalaren mende dago. Harrodek zioen, bestalde, enpresaburuek erabakitzen dituztela errenta nazionalaren hazkunde-tasak, inbertsioarekin eta aurrezkiarekin zerikusi zuzena duten erabakiak edozein direla ere. Bestalde, ekonomia zuzendu egin behar da, ezin utz daiteke bera bakarrik. Harroden aburuz, botere publikoen parte-hartzerik gabeko hazkunde ekonomikoa koiunturaren araberako gorabehera-segida bat izango da. Harroden teoria hainbat ekonomistak jarri zuten zalantzan, Solowek edo Domarrek besteak beste, haiek bestelako hazkunde-eredu batzuk landu baitzituzten.

Erreferentziak