Sir Mordred

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sir Mordreden erretratua

Sir Mordred edo soilik Mordred (galeseraz Medrawd, baita Medraut eta Medrod ere), zeltiar mitologiako pertsonaia bat da, Artur erregea eta bere arreba Morganaren intzestuzko semea. Artur, bere arrebarekin oheratu zela ohartu zenean, Herodes Handiak erabakitako antzeko lege bat onartuz bere seme hau hiltzen saiatu zen. Lege honek garai horretan jaiotako haur guztiak, txalupa batean utziak izan behar zirela zioen. Baina Mordredek bizirautea lortu zuen, eta bere izeba Morgausek hazi zuen. Morgausek, Mordred jada heldua zenean, Artur erregearen gortera bidali zuen. Honek, sekula ez zuen seme bezala onartu, ezta oinordeko bezala ere.

Ginebra erregina eta Lancelot zalduna erorrarazteko gorteko azpijokoetan parte hartu zuen. Artur eta Lanzeloten arteko gerrak eragindako erresumaren ahuldadea, errege bezala aldarrikatzeko probestu zuen. Honek, bere aldekoen eta Arturren aldekoen gerra bat eragin zuen. Aita eta semea, Camlanneko guduan borrokatu ziren, eta Arturrek Mordred hil zuen, baina lehenengoa oso larriki zauritua geratu zen, hil egin zen, eta bere arreba Morganak eraman zuen Avalon uhartera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sir Mordred Aldatu lotura Wikidatan