Sir Walter Raleigh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sir Walter Raleigh
Sir Walter Raleighen exekuzioa

Ingeles itsasgizona (Hayes, Devon, 1552 - Londres, 1618). Frantziako erlijio-gerretan higanoten alde borrokatu ondoren (1569), Amerikarako espedizio bat antolatu zuen, Gilbert bere anaiordearekin, espainiarren mendeko lurraldeei eraso egiteko asmoz. 1580an, Leicesteren zerbitzupean, irlandarren aurka borrokatu zen, eta Elisabet erreginaren konfiantza eskuratu zuen. 1584an Ipar Amerikako kostalderako espedizioa antolatu zuen, eta, urtebete geroago, Virginia izenaz bataiatu zuen kolonia sortu zuen, Roanoke uhartean. Kolonizazio-saio horrek ez zuen arrakasta handirik izan, baina ingelesek Amerikako lurraldeak kolonitzatzeko garrantzi handiko aurrerapausoa izan zen. Patata, tabakoa eta gisako landareak ekarri zituen bidaia hartatik Ingalaterrara. Itsas Armada Garaitezinaren aurka borrokatu zen 1588an, eta 1595ean Guayanak esploratu zituen, El Dorado aurkitu nahiz. Jakue I.a errege egin zutenean (1603), haren aurkako matxinada antolatu izana leporatu zion erregeak berak Raleighi. Londresko Dorrean 1616 arte atxilotua egon ondoren, aske utzi zuten Orinocorako espedizioa gidatzeko, baina ez zuen urrerik aurkitu, eta, gainera, espainiar kolonizatzaileekin arazo larriak izan zituen. Londresa itzultzean atxilotu zuten berriro ere, eta, Gondomar espainiar enbaxadorearen aholkuari jarraituz, atxilotuari burua mozteko agindua eman zuen Jakue I.ak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]