Sirenia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Sirenia
Fosilen hedapena: Eozeno-gaur egun

Manatee with calf.PD.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Infraklasea: Eutheria
Goiordena: Afrotheria
Ordena: Sirenia
Familiak

Sirenia (grezieratik, sirena) ugaztun karedun ordena bat da. Taldeak 4 espezie ditu gaur egun. Afrotheria goiordenaren barruan daude eta litekeenez Paenungulataren ordenetako bat litzateke. Ziurrenik elefanteak dira euren ahaiderik gertukoenak. Itsas-ugaztun barazkijale bakarrak dira eta Cetacearekin batera uretan bizitzeko guztiz ohituak dauden ugaztun bakarrak dira. Itxuraz Pinnipedaren antzekoak dira, baina ez dute eboluzio komunik. Pinnipedoak haragijaleak dira, baina sirenidoak belarjaleak. Sirenidoak, gainera, guztiz urtarrak dira eta ez dira ezta kumeak edukitzeko ateratzen.

Animalia handi eta pisutsuak dira, mugimendu geldoekin. Ur tropikaletan bizi dira, kostaldeetan, estuario eta ibaietan. Euren haragia eta larrua erabiltzeko ehizagai izan dira, ia desagertzeraino. Gaur egun espezie guztiak babesturik daude.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sirenia Aldatu lotura Wikidatan