Sirte

Koordenatuak: 31°12′N 16°36′E / 31.2°N 16.6°E / 31.2; 16.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sirte
portu-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Libia
District of LibyaSurt
Geografia
Koordenatuak31°12′N 16°36′E / 31.2°N 16.6°E / 31.2; 16.6
Map
Altuera28 m
Demografia
Biztanleria76.788
−63.212 ()
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakUjda

Sirte[1] (arabieraz: سرت‎Surt; italieraz: Sirte) Libiako basamortuko hiri bat da, Sirte barrutikoa. Herrialdeko Gobernuaren instituzio garrantzitsu batzuk egoitza dute Sirte hirian. Sirteko golkoko hegoaldeko kostaldean dago. Tripoli hiriburuaren eta Bengazi hiriaren erdibidean dago Sirte. Muammar al Kadafi agintaria Sirten jaio (1942) eta hil (2011) zen.

Sirten sinatu zuten Afrikar Batasuna sortzeko ituna 1999. urtean. Kongoko Bigarren Gerrari amaiera emateko ituna ere Sirten sinatu zuten urte horretan bertan, 1999an.

Hiriaren antzinako izena Syrtis Maior (antzinako grezieraz: Σύρτις) zen. Syrtis Minor izeneko hiria, ostera, Gabesko golkoan dago.

Libiako gerra zibilean, Kadafi babesten zuten tropen eta matxinatutako gerrarien arteko azkenengo borrokaldia Sirten izan zen. Hiria suntsituta geratu zen, eta Kadafi menperatu egin zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Syrtis Maior esaten zioten hiriari, baita Colluba eta Barbaras Syrtes ere.

Darfurko elkarrizketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urteko urrian Sudango gobernuaren eta Darfurko talde matxinatu batzuen arteko elkarrizketak Sirten izan ziren.

Libiako hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadafik ahaleginak egin zituen Libiako hiriburua Sirtera aldatzeko, besteak beste estrategia-arrazoiengatik. Egon ere, Libiako gobernuko hainbat egoitza nagusi Sirten daude, hala nola Kongresuaren Jauregia, Afrika iparraldeko handienetarikoa.

2011ko Sirteko bataila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadafiren diktaduraren amaiera aldarrikatuta zegoen arren, diktadorearen aldekoek eta kontrakoek Sirte hiriarengatik borrokan jarraitu zuten. Azkenean, matxinatuek NATOren laguntzaz 2011. urteko urriaren 20an Kadafi eta bere jarraitzaileak menperatu egin zituzten, eta diktadorea hil ere egin zuten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Sirte)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17 18 20 22 24 27 28 29 29 27 22 18 23
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 11 11 13 16 18 21 23 24 23 21 16 12 17
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 23 13 5 3 0 0 0 10 23 25 43 185
Iturria: Weatherbase[2]


Kultura eta Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirten Al Tahadi Unibertsitatea dago; hamahiru fakultate ditu, Zuzenbidea eta Medikuntza barne.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]