Sisak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sisak

Sisak
bandera

armarria

Estatua KroaziaKroazia
Probintzia Sisak-Moslavina eskualdea
Koordenatuak 45°29′N 16°22′E / 45.483°N 16.367°E / 45.483; 16.367Koordenatuak: 45°29′N 16°22′E / 45.483°N 16.367°E / 45.483; 16.367
Sisak Kroazia-n dago
Sisak
Eremua 422.75 km2
Garaiera 98 m
Posta kodea 44000
Biztanleria
Metropoli eremua
33.049 bizt. (2011)
47.699
Dentsitatea bizt./km²
http://www.sisak.hr/


Sisak (Eslovenieraz: Sisek, serbieraz (zirilikoz) Сисак, alemanieraz Sissek, hungarieraz Sziszek, latinez Siscia), Kroaziako Sisak-Moslavina eskualdeko hiriburua da, izen guzti hauek adierazten duten bezala aintzinatik ezaguna.

Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Sava, Kupa eta Odra ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, Kroazia erdialdean, Zagreb hiriburutik 57 kilometro hego-ekialdera. Sisak Kroaziako ibai-potu handiena da eta ibaietarako itsasuntzi industria nagusia du.

Historia[aldatu]

Sisaken aurkituriko Vetranio enperadorearen txanponak, 350 urtekoak

Hiru ibaien elkargunea izanik duela 2500 urte bazen herrixka zeltiar bat, Segestica izena zuena. Erromatarrek inbaditu zutenean Panonia probintziaren hiriburu izatera ere iritsi zen Siscia. Dioklezianoren jazarpenean Sisciako Kirino martiri kristaua (kroazieraz Svetog Kvirin) torturatu eta ia hil egin zuten baina ihes egitea lortu zuen. Gaur egun Sisakeko patroia da.

XVI. mendean gotorleku triangeluarra eraiki zuten, 1593an kroaziarrei eta karniolarrei (esloveniarrei) gotorleku honek turkiarrei aurre egiteko eta garaipena lortzeko balio izan zien. Sisakeko bataila izan zen turkiarrek Europan jasan zuten lehenengo porrot handia eta kroaziarrak gidatu zituen Toma Bakač Erdedi Bana Europa guztian famatu bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerran haurren kontzentrazio-esparru bat izan zen Sisaken.

Ondasun nabarmenak[aldatu]

  • Mali Kaptol jauregi barrokoa.
  • Veliki Kaptol jauregi klasizista.
  • Stari Most: Kupa ibaiaren gaineko zubi zaharra.

Kanpo loturak[aldatu]