Sistan arroa

Wikipedia(e)tik
Sistan (arroa)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sistango hiru aintzira nagusiak eta Goud-e Zareh (argazkia 2004an atera zen, oso urte lehorra) Lerro horiak estatuen arteko mugak dira: mendebaldean Iran, ekialdean Afganistan eta hegoekialdean Pakistan)

Sistan arroa[1] Afganistango hego-mendebaldean eta Irango hego-ekialdean, ipar latitudeko 29° eta 39° artean, hedatzen den arro endorreikoa da. Munduko eskualde idorrenetako bat da eta lehorte luzeak izaten dira. Bertan isurtzen dira Afganistango mendietatik datozen Helmand, Khach eta Farah ibaiak, ur gezako hiru hamun (aintzira) sortuz: Hamun-e Helmand, Hamun-e Puzak eta Hamun-e Sabari. Uholde garaian hiru aintzirak elkartzen dira eta soberakina hegoalderantz doa, Goud-e Zareh ur gaziko aintziraraino. Hau oso bakan gertatzen da, bost edo hamar urtetik.

Hezegune hauek Ramsarreko hitzarmenaren barnean dira eta UNESCOk Biosfera erreserba izendatu ditu.

Eskualdeko aintziren artean Khwaja (608 m) basaltozko muinoa nabarmentzen da. Leku hau zoroastrismoaren gune garrantzitsua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]