Sistema piramidal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sistema piramidal
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latineztractus pyramidalis
MeSHeta A08.612.380.730 A08.186.854.300 eta A08.612.380.730
TAA14.1.04.102 eta A14.1.06.102
FMA72634
Terminologia anatomikoa

Sistema piramidala edo traktu kortikoespinala garun kortexetik bizkarmuineko aurreko adarretara hedatzen den axoi motoreen multzoa da. Garun kortexean (kortex eragile primarioan, sekundarioan, asoziazio kortexean eta somatosentikorrean) motoneurona gorenen somak daude, eta bizkarmuineko aurreko adarretan motoneurona somatikoen somak, gihar ildaskatuetan eragiteko.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Traktu honen funtzio nagusia borondatezko mugimenduak egitea, muskulu tolestatzaileak aktibatzea eta hedatzaileak inhibitzea izango da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako axoiak kortexetik irten eta dientzefaloan dagoen barneko kapsulatik igaroko dira. Bertatik mesentzefalora abiatu eta garun pedunkuluaren erditik igaroko dira. Ondoren, zubiko zeharkako zuntzen artean hedatuz erraboilera iritsiko dira. Bertan piramideak osatuko dituzte. Erraboilaren alde kaudalean, traktu honetako zuntzen %80 alde kontralateralera joango dira, piramidearen gurutzaketa osatuz. Beraz, alde bateko garun hemisferioak kontrako aldeko muskuluak kontrolatuko ditu. Alde kontralateralera joango diren zuntz hauek alboko kortex birzkarmuin traktua/alboko traktu kortikoespinala eratuko dute. Aldiz, zuntzen %20ak alde ipsilateraletik jarraituko dute aurreko traktu kortikoespinala eratuz. Hala ere, azken hauek, bizkarmuineko gai grisera joatean alde kontralateraletik joango dira.

Aurreko zein alboko traktu kortikoespinaleko zuntzek bizkarmuineko gai grisaren V,VI,VII,VIII. Rexed laminetako interneuronetan eragingo dute eta horien bitartez, IX. laminetako motoneuronetan, aurretik aipatutako funtzioak betetzeko.

Hala ere, traktu piramidal hau osatzen duten zenbait zuntz ez dira bizkarmuinera iritsiko eta entzefalo enborrean dauden gara nerbioetan eragingo dute. Eragin hori zuzena (gara nerbioetan sinaptatuz) edo ez zuzena (erretikulu formazioan sinaptatu eta horren bidez gara nerbioetan eragin) izan daiteke. Bizkarmuinera iristen ez diren zuntz hauek kortex nukleo zuntz deritze eta idun eta buruen mugimenduetan parte hartuko dute.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak: https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]