Sistema administratzaile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sistemen administratzailea (ingelesez, sysadmin laburdura erabili ohi da) sistema informatiko bat egoki funtzionatzeko ardura duen pertsona da.

Esanahi zehatza aldatzen da. Sistema oso handi eta konplikatua dituzten erakundeetan, orokorrean, pertsonal informatikoa beraien espezialitatearen arabera bereizten dituzte. Kasu honetan, sistemen administratzaile bat sistema informatiko baten mantenuaren arduraduna da.

Sistemen administratzaile baten zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardurak orokorrean honako hauek dira:

Erakunde handietan, goian listatutako zereginetako batzuk hainbat sistemen administratzaileen artean banatzen da. Adibidez, eguneraketa berriak frogatu eta instalatuko dituen ardura duen pertsona edo talde bat egon behar da.

Erakunde txikiagoetan, administratzaile batek beste esparru batzuetara loturiko ardurak izan ditzake, ala nola:

Erakunde handietako sistemen administratzaileak, sistemen arkitektoak, sistemen ingeniariak eta sistemen diseinatzaile ez izateko joera dute. Arlo honetako rol askotan gertatzen den bezala, erakunde txikietan rol diferentzia ez daude oso mugatuak. Dena den, erakunde handietan ere senior sistema administratzaileak, ezagutza dute beste arlo hauetan, beraien lan-experientzi emaitza bezala.

Sistemen Administratzaile bihurtuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbide askoren aldean, ez dago bide bakarra sistemen administratzaile bihurtzeko. Eskola edo unibertsitate batzuk programa bereziak dituzte sistemen administratzaileentzat. Horregatik, sistemen administratzaile askok arlo ezberdinetako ezagutza orokorra daukate: Software ingeniaritza, sistema informatikoen administrazioa, etb. 2004ean Ipar-Ameriketako Estatu Batuetako bi unibertsitate bakarrik, Tufts eta Floridakoo Unibertsitate Estatalak administrazio sistemen postgradu programa bat zuten.

Gainera, sistema administratzaileen izaera praktikoan eta kode irekiko zerbitzari programetan oinarrituta, administratzaile asko arlo honetan modu autodidaktikoan sartzen dira

Orokorrean, administratu behar den sistemarekin esperientzia izatea eskatzen da. Kasu batzuetan, hautagaiak kontuan hartzeko ziurtagiri bat eskatzen zaie. Adibidez, Microsoft Windows sistema administratzaile izan nahi duen batek MCSA (Microsoft Certified System Administrator) edo MCSE (Microsoft Certified System Engineer) ziurtagiriak izatea espero da. Linux sistementzat, hiru ziurtagiri komun daude: LPI, RHCE eta Linux+. Programa espezializatuak erabiltzen dituzten arlo batzuetako sistemen administratzaileei esperientzia edo sistema hauetako ziurtagiriak eskatzen zaie

Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sistema administratzaile Aldatu lotura Wikidatan


Ziurtagiri Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]