Sistema ekonomiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:23, 14 apirila 2015

Sistema ekonomikoa gizarte bateko ekoizpen eta banaketa-harremanak ezartzen dituzten printzipio eta erakundeen multzoa da. Beste definizio baten arabera, sistema ekonomikoa ekonomia bat osatzen duten baliabide urrien esleipen modua da. Sistema ekonomikoak dira, esaterako, feudalismoa, kapitalismoa eta sozialismoa. Sistema ekonomikoan hertsiki ekonomikoak ez diren elementuak barneratu daitezke, hala nola zuzenbidea eta baita morala ere, betiere sistema ekonomikoaren funtzionamendurako funtsezkoak badira. Elementu hauetatik sistema ekonomikoak jabegoa, enpresen funtzionamendua, merkatua, kontsumoa eta bestelako faktore ekonomikoak eragiten ditu.

Sistema ekonomikoen zerrenda


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.