Six Feet Under
| Six Feet Under | |
|---|---|
| Formatua | Telesaila |
| Iraupena | 57 minutu |
| Egilea | Alan Ball |
| Protagonistak | Peter Krause Michael C. Hall Frances Conroy Lauren Ambrose Mathew St. Patrick Freddy Rodríguez Rachel Griffiths |
| Herria | Ameriketako Estatu Batuak |
| TB Katea | HBO |
| Emisioa | 2001eko ekainaren 3a – 2005eko abuztuaren 21a |
| Atalak | 63 |
Six Feet Under (euskaraz sei oin lur azpian) 2001 eta 2005 urteen artean filmatu zen telesail estatubatuarra da, ehorztetxe bat duen familia bati buruzkoa. Telesail honek 63 atal ditu 5 denboralditan banatuta eta inoiz egindako telesail onenen artean aurkitzen da askoren ustez.
Istorioa [aldatu]
Fisher familiaren eguneroko bizitza kontatzen da. Familia hau ehorztetxe baten jabea da Los Angelesen eta telesailak umore beltzaren bidez pertsonaia bakoitzak munduan bere lekua nola bilatu nahi duen kontatzen du.
Atal bakoitza heriotza batekin hasten da eta ondoren, hileta eta Fisher familiaren etxeko trama lotzen dira berarekin. Horretaz gain, telesailaren erritmoa apurtzen ez duten amets, fantasia eta ikutu surrealista anitz ere baditu. Dramatismo sakoneko eszenak komedia momentuekin konbinatzen dira istoria osoan zehar.
Denboraldiak [aldatu]
Lehenago esan bezala, telesailak bost denboraldi ditu.
| Denboraldia | Atalak | Emisio urteak |
|---|---|---|
| 1 | 13 | 2001 |
| 2 | 13 | 2002 |
| 3 | 13 | 2003 |
| 4 | 12 | 2004 |
| 5 | 12 | 2005 |
Pertsonaiak [aldatu]
Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:
- Nathaniel "Nate" Fisher Jr. - Peter Krause - Nathaniel eta Ruth-en seme nagusia.
- David James Fisher - Michael C. Hall - Nathaniel eta Ruth-en bigarren semea.
- Ruth Fisher/O'Connor - Frances Conroy - Familiako ama.
- Claire Simone Fisher - Lauren Ambrose - Nathaniel eta Ruth-en alaba gazteena.
- Federico Díaz - Freddy Rodriguez - Ehorztetxearen baltsamatzailea.
- Keith Charles - Mathew St. Patrick - David Fisher mutil-laguna.
- Brenda Chenowith - Rachel Griffiths - Nathaniel Jr.en neska-laguna.