Siziliako Erresuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Siziliako Erresuma
Regnum Siciliae
Regno di Sicilia

1130 – 1816
Monarkia
Bandiera del Regno di Sicilia 4.svg Arms of the Aragonese Kings of Sicily(Crowned).svg
Kingdom of Sicily 1154.svg
Hedapena 1154 inguruan, bere sortzailea hil zenean
Sorrera 1130
Ezeztapena 1816
Hiriburua Palermo
Messina
Catania
Napoli
Hizkuntza(k) siziliera
latina
Erlijioa katolizismoa
Aurrekoak
Flag of None.svg Siziliako konderria
Flag of None.svg Apuliako dukerria
Ondorengoa
Bi Siziliatako erresuma Flag of the Kingdom of the Two Sicilies (1816).svg

Siziliako Erresuma (italieraz: Regno di Sicilia; latinez: Regnum Siciliae; katalanez: Regne de Sicília; aragoieraz: Reino de Sezilia) Italiako hegoaldean Roger II.a 1130ean sortu zuenetik 1861 arte zegoen estatua izan zen, Italiako batasuna baino lehenagoko erresumarik antzinena zena. Siziliako konderria, 1071n normandiarrek Italiako hegoaldea konkistatu zutenean sorturikoa, ordezkatu zuen. Erresuma ez zegoen Siziliak berak bakarrik osatuta, Mezzogiorno eskualdea osoa baizik. Uhartea hiru eskualdetan banatu zituen: Val di Mazara, Val Demone eta Val di Noto.

1282 arte noizbait regnum Apuliae et Siciliae deiturikoa izan zen urte hartan angestarren boterearen aurkako matxinadak, siziliar bezperak edo Vespri siciliani izenekoa, Karlos Anjoukoa erregea bota zuelako. Hala ere, angestarrek erresumaren zati batzuen kontrola mantendu eta Napoliko erresuma sortzea lortu zuten. Uhartea beste erresuma bilakatu zen, Aragoiko koroapean. 1302an Trinacria erresuma (euskaraz: Triangeluaren erresuma)[1] izenaz ezagutzen zen. 1816an Napoliko erresumarekin bat egin zuen Bi Siziliatako erresuma sortuz. 1861an Italiako erresumaren zati bat bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siziliako Erresuma Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Zeldes, N. (2003), The former Jews of this kingdom: Sicilian converts after the Expulsion, 1492-1516, Brill, 5, 69, 296–97. orrialdea, ISBN 9004128980 .


Historia
Italia
Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.