Siziliako Erresuma
|
Siziliako Erresuma |
|||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1130 – 1816
Monarkia |
|||||||||
|
|
|||||||||
Hedapena 1154 inguruan, bere sortzailea hil zenean |
|||||||||
| Sorrera | 1130 | ||||||||
| Ezeztapena | 1816 | ||||||||
| Hiriburua | Palermo | ||||||||
| Hizkuntza(k) | Siziliera latin |
||||||||
| Erlijioa | Katolizismoa | ||||||||
|
|||||||||
Siziliako Erresuma (italieraz: Regno di Sicilia; latinez: Regnum Siciliae; katalanez: Regne de Sicília; aragoieraz: Reino de Sezilia) Italiako hegoaldean Roger II.a 1130ean sortu zuenetik 1861 arte zegoen estatua izan zen, Italiako batasuna baino lehenagoko erresumarik antzinena zena. Siziliako konderria, 1071n normandiarrek Italiako hegoaldea konkistatu zutenean sorturikoa, ordezkatu zuen. Erresuma ez zegoen Siziliak berak bakarrik osatuta, Mezzogiorno eskualdea osoa baizik. Uhartea hiru eskualdetan banatu zituen: Val di Mazara, Val Demone eta Val di Noto.
1282 arte noizbait regnum Apuliae et Siciliae deiturikoa izan zen urte hartan angestarren boterearen aurkako matxinadak, siziliar bezperak edo Vespri siciliani izenekoa, Karlos Anjoukoa erregea bota zuelako. Hala ere, angestarrek erresumaren zati batzuen kontrola mantendu eta Napoliko erresuma sortzea lortu zuten. Uhartea beste erresuma bilakatu zen, Aragoiko koroapean. 1302an Trinacria erresuma (euskaraz: Triangeluaren erresuma)[1] izenaz ezagutzen zen. 1816an Napoliko erresumarekin bat egin zuen Bi Siziliatako erresuma sortuz. 1861an Italiako erresumaren zati bat bihurtu zen.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Zeldes, N. (2003), The former Jews of this kingdom: Sicilian converts after the Expulsion, 1492-1516, Brill, 5, 69, 296–97. or., ISBN 9004128980.
| Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |