Sjeverni Velebit Parke Nazionala
Sjeverni Velebit Parke Nazionala | |
---|---|
Nacionalni Park Sjeverni Velebit | |
Kokalekua | Lika-Senj eskualdea Kroazia |
Azalera | 109 |
Sorrera | 1999 |
Webgunea | www.np-sjeverni-velebit.hr |
Sjeverni Velebit Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni Park Sjeverni Velebit) Kroaziako Parke Nazional berriena da, Lika-Senj eskualdean dagoena.
Velebit mendizerran dago Paklenica Parke Nazionala baino iparralderago. Eremu karstikoa lehorra da eta parkearen barnean oso babesturik dagoen Biosfera erreserba eratu da Hajdučki eta Rožanski inguruko 150 osinetan. Propio ezarritako bideetan bakarrik ibil daiteke, hortik kanpora zientzilariek bakarrik dute baimena beren ikerketak egiteko. Erreserba botaniko bi ere baditu, Zavižan-Balinovac-Velika kosa eta Visibaba.