Sjælland

Koordenatuak: 55°34′N 11°53′E / 55.57°N 11.89°E / 55.57; 11.89
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:57, 22 urtarrila 2016
Seelandia

Roskildeko fiordoa.
Sjælland
Geografia
KokapenaItsaso Baltikoa
Azalera7.031 km2
Punturik garaienaKobanke
Politika
Herrialdea Danimarka
EskualdeaDanimarkako Hiriburu Eskualdea
Seelandia eskualdea
Hiri populatuenaKopenhage
Hiri populatuenaren biztanleria1.950.522 bizt.
Gizartea
Biztanleria2.491.090
Dentsitatea354.3 bizt./km²


Sjælland edo Seelandia[1] (danieraz: Sjælland) Danimarkako uharterik handiena da Groenlandia ondoren. Herrialdeko ekialdean dago kokatuta. 7.031 km²-ko azalera du eta , 2.491.090 biztanle dituena (2012). Bertan Kopenhage Danimarkako hiriburua dago.

Geografia

Iparraldean Kattegat itsasarteak, hegoaldean Itsaso Baltikoak, ekialdean Oresund-ek (Sund) eta mendebalean Belt Handiak mugatua dago. Lurralde lau emankorra da, aintzira asko dituena. Ipar-ekialdean muinoak eta basoak ditu.

2007. urteko banaketa administratiboaz geroztik irla bi eskualdetan banaturik dago:

Hiri nagusiak

  1. Kopenhage (hiriburua, 551.900 biztanle)
  2. Frederiksberg (100.814)
  3. Gentofte (71.052)
  4. Gladsaxe (64.102)
  5. Lyngby-Taarbæk (51.887)
  6. Hvidovre (49.724)
  7. Roskilde (46.701)
  8. Helsingør (46.189)

Beste hiri aipagarri batzuk:

Ekonomia

Etekin handiko nekazaritza: erremolatxa, fruitu arbolak, baratze landareak. Industria da ekonomia jarduera garrantzitsuena, eta uhartearen erdia hartzen duen Kopenhage hirian dago bilduta.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sjælland Aldatu lotura Wikidatan