Skálholt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Skalholt neguan.

Skálholt (antzinako islandieraz Skalaholt) Islandia hegoaldeko toki historikoa da, Hvita ibaiaren gainean kokatuta.

Skálholt izeneko herria, nahiko handia den eliza batez eta etxe gutxi batzuz baino ez dago osatua. Baina, herrialdearen historiarentzat oso garrantzitsua izan da. Erdi Arotik 1785 arte, Holarrekin batera, Islandiako bi gotzaindegietako bat izan zen, aldi berean, gune kultural eta politiko ere bihurtuz. Herrialdeko lehen eskola Skálholten sortu zen. Eta, 1550ean, azken gotzain katolikoa, Jon Arason, Holargoa, bertan exekutatua izan zen, bere bi semeekin batera.

Bere elizaren tamainak, ez ohikoa dirudi Islandiako elizen tamaina estandarrarekin alderatuz gero. Izan ere, 1956 eta 1963 bitartean eraikitako elizaren luzera 30 metrokoa da. Baina bere aurreko eliza asko, askoz luzeagoak izan ziren, batzuk, 50 metroko luzera ere izan zutelarik. Beste herrialde eskandinaviar batzuk ere lagundu dute eliza honetako egungo barnera iritsi arte.

Adam Bremengoak, 1075 inguruan, Skálholt (Scaldholz), Islandiako hiririk handiena bezala deskribatu zuen idatziz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Skálholt

Koordenatuak: 64°07′N 20°32′W / 64.117°N 20.533°W / 64.117; -20.533