Skateboarding

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Skateboarding.

Skateboarding skateboard deritzon gurpildun ohol baten gainean ibili eta akrobaziak egiteko jolas eta kirola da. Oholaren gainean ibiltzeko azalera inklinatu batean maldan behera joan nahiz azalera lau batean hanka batez bultzatu egiten da. 1940ko hamarkadaren bukaeran sortu zen Kalifornian olaturik ez zegoeneko surflarien jolas moduan. 1970eko hamarkadan mundu osoroa zabaldu zen, bereziki mutil gazteen artean, horren inguruan azpikultura sortuz, skateboarding praktikatzen dutenek entzuten duten musikarekin eta janzten duten arroparekin loturik batik bat. Euskal Herrian, Sancheski marka izan zen skateboarding zabaltzen aitzindari 1960ko hamarkadaren bukaeran, hainbat hiritan skateboarding-erakustaldiak antolatuz eta Irunen ekoiztutako oholak merkaturatuz.

Skateboarding kirolaren praktikan hiro modalitate bereiz daitezke: sakateboarding bertikalak, U itxurako skate parke eta antzekoetan burutzen dena, kaleko skateboardinga, kaleak zeharkatu eta horietan aurki daitezkeen oztopoak gainditzea helburua duena eta freestyle edo estilo askeko modalitatea, skateboarding gaineko akrobaziak (ollie izeneko jauzia, esaterako) eta antzekoak nabarmentzen dituena.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skateboarding Aldatu lotura Wikidatan