Skellig Michael

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Skellig Michael1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Klosteranlage Skellig Michael.jpg

Skellig Michael uharteko eraikinen hondakinak.

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia (ID) 757
Kokalekua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Flag of county Kerry.svg Kerryko konderria
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1996 (XX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Skellig Michael (irlanderaz Sceilig Mhichíl, euskaraz Michaelen haitza esan nahi du), Great Skellig edo Skellig Handia bezala ere ezaguna da, Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen den 15 kilometro inguruko uharte harritsua da. Skellig uharteetako handiena da. Antzina, seirehun urteetan zehar Irlandako fraideen gune garrantzitsuenetakoa izan zen. Haitz honetan 588an eraikitako irlandar monasterio zeltiar bat 230 metroko garaieran altxatzen da, gaur egun hutsik dago, 1996an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Herrialde honetako monasterio ezezagunetakoa da, bertara ailegatzeko zailtasun handiak dituztenen artean ere badago.

Skellig Michael uharteaten erabateko urruntasuna dela eta, tokira bisitari gutxi iristen dira, horregatik leku hau bikain kontserbatua dago. Bertan bizi ziren fraideen baldintza espartarrek Irlandako lehenbiziko kristauen eguneroko bizitza latza eta aszeta isladatzen dute. Fraideak harrizko etxola trauskiletan bizi ziren, haitzan eginiriko zuloetan edo ia bertikalak ziren hormetan eraikiak zeudelarik.

Skellig Michael uhartearen irudia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skellig Michael Aldatu lotura Wikidatan