Skepp till Indialand

Wikipedia, Entziklopedia askea

Skepp till Indialand (euskaraz Indiarako Itsasontzia) 1947ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Gidoia Martin Söderhjelm idazlearen izenburu berdineko Skepp till India land antzezlanean oinarritua dago. Holger Löwenadler, Anna Lindahl, Birger Malmsten eta Gertrud Fridh aktoreek antzeztu zuten.

1947ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Filma honek korista baten, marinela baten eta haren aitaren arteko amodio-gorroto triangulua agertzen du.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Urteak kanpoan igaro ondoren Johannes Blom (Birger Malmsten) etxera itzuli da. Bertan kapitain anker eta alkoholikoa den bere aita (Holger Löwenadler) eta ama (Anna Lindahl) topatuko ditu. Gainera, bere aitaren maitaleaz (Gertrud Fridh) maiteminduko da. Itsu gelditzen den aitak ere gaztea sentitzeko azken aukera ihes egiten ari zaiola somatuko du, semea lanbidez korista den bere maitaleaz maitemintzen ari baita.

Aktoreak

Kanpo loturak