Skewb diamantea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skewb diamantea, ebatzia

Skewb diamantea, Rubiken kuboaren motako buruhausgarri mekaniko bat da. 138.240 konbinaketa ezberdinetan jar daitezkeen 14 atal mugikor ditu. Buruhausgarri hau, Skewbaren poliedro duala da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skewb diamanteak, oktaedro forman, izkinei dagozkien 6 atal ditu, eta beste zortzi, hiruki formakoak, aurpegi bakoitzaren erdialdeari dagozkionak. Atal guztiak mugi daitezke beste edozein atalekiko.

Ebazpen egokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skewb diamantea ebazteko behar den bira kopuru gehiena, 10ekoa da. Taulan, buruhausgarria ebazteko n bira behar dituzten p posizio kopurua laburbiltzen da.

n p
0 1
1 8
2 48
3 288
4 1.632
5 8.568
6 36.114
7 74.799
8 16.547
9 220
10 15
Guztira 138.240

Antzeko beste buruhausgarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]