Skogskyrkogården

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Skogskyrkogården1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Skogskyrkogarden HolyCross.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia (ID) 558
Kokalekua SuediaSuedia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 59°16′32″N 18°05′58″E / 59.27556°N 18.09944°E / 59.27556; 18.09944Koordenatuak: 59°16′32″N 18°05′58″E / 59.27556°N 18.09944°E / 59.27556; 18.09944
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Skogskyrkogården (suedierazko Basoko hilerria) Stockholmen dagoen hilerria da, Gunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz arkitektoek 1917-1920 hasieran eraikia. 1994ean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Tallum pabilioian bisitariek hilerriari eta arkitektoei buruzko informazioa dago erakusgai. Mundu osoan zehar eragina izan du hilerri proiektuetan.

Skogskyrkogården egitasmoa 1915ean egindako nazioarteko lehiaketatik dator, helburua hilerri berria Enskeden egitea zetzana, Stockholm hegoaldean. Aukeratutako lekua legar harrobia izandako lurrak ziren, non pinuak hazten ziren. Gunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz arkitekto gazteen proiektua aukeratu zen, Tallum izenekoa (suedieraz Tall, "pinu" da). Lanak 1917 hasi ziren, eta hiru urte geroago amaitu.

Hilerria basoaren izadiari egokitzen da, eta bertan kapera batzuk eta errausketa etxea daude. Arkitektoek paisaia naturala maisuki erabili zuten, edertasun lasaiko inguruak sortuz. Errausketa etxea Asplunden azkeneko lana da, 1940an hil baino justu lehenago irekia. Bertan Fedearen, Esperantzaren eta Gurutze Santuaren kaperatxoak daude.

Ezagun lurperatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilerri honetan badira lurperatutako ospetsu batzuk, baina nahiko gutxi Stockholm iparraldeko Norra begravningsplatsen hilerriarekin alderatuta. Guztira 50.000 hilobi daude. Hona hemen ezagunenenak:

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Skogskyrkogården