Skonto FC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Skonto FC
Sorrera 1991
Futbol zelaia Skonto Stadium
(edukiera: 9.500 lagun)
Presidentea Letonia Vladimirs Koļesņičenko
Entrenatzailea Georgia Tamaz Pertia
Liga Letoniako Liga
2013 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Skonto estadioa neguan.

Skonto FC edo Skonto Riga (izen osoa Skonto futbola klubs) Letoniako futbol talde onena da, Riga hiriburukoa. 15 aldiz irabazi du Letoniako futbol liga eta 8 aldiz Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso talde berria da, Letoniaren independentziarekin batera 1991an sortu baitzen Forums-Skonto izenarekin. Urte berean irabazi zuen Letoniako lehen liga eta jarraian beste 13 ere iritsi ziren, 2004 arteko guztiak, kasu batzutan puntu diferentzia handiaz gainera, 1995an bigarrenari 27 puntu atera zizkion esate baterako. 2005ean bigarren egin zuen eta makalaldia iritsi zen. 2010an berriz lortu zuen liga irabaztea eta 2012an bwere zortzigarren kopa ere bai.

Europako txapelketetan ohiko taldea izan arren ez du emaitza aipagarririk lortu. 1999-2000 denboraldian Txapeldunen Ligako hirugarren kanporaketara iritsi zen baina Chelsea FC-k kanporatu zuen eta ez zen taldekako fasean sartu, hau izan zuen urterik onena. Livoniako Kopa, Estonia eta Letoniako txapeldunen artean jokatzen dena, hiru aldiz lortu du eta Liga Baltikoa beste behin. Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa ordea ezin izan du irabazi hiru aldiz finala jokatu duen arren.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letonian: 23[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (15): 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2010.
  • Kopa (8): 1992, 1995, 1997, 1998, 2000, 2001, 2002, 2012.

Nazio artean: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]