Skyfall

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:59, 23 urtarrila 2016

Skyfall 2012ko Sam Mendes ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren istorio eta eleberrietan oinarritua dago. Bertan, Daniel Craig, Javier Bardem, Ralph Fiennes, Naomie Harris, Bérénice Marlohe, Albert Finney eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Britainiar zerbitzu sekretuetako agente sekretu onena den James Bonden (Daniel Craig) bere buruzagi M-rekiko (Judi Dench) leialtasuna frogan jarriko da, azken honen iragana hura samintzeko itzultzen denean. Une berean, MI6ak eraso bat jasan eta 007 agente sekretuak Silva gaizkilearen (Javier Bardem) arriskutsua topatu eta atzeman edo ezeztatu beharko du. Helburu hori lortzeko Eve Monneypenny (Naomie Harris) agentearen laguntza izango du.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia Oharrak
Daniel Craig James Bond 007 agente sekretua, pertsonaia hau antzeztu zuen hirugarrren aldia izan zen.
Javier Bardem Raoul Silva Filma honetako pertsonaia gaizto nagusia eta ziberterrorista, bere ustez hura traizionatu dutenen aurka mendekatu nahi du.
Judi Dench M Oraingo honetan pertsonaia antzeztu zuen zazpigarren eta azkenaldia izan zen.
Ben Whishaw Q Orain arte pertsonaia hau antzeztu izan duen aktorerik gazteena da.
Ralph Fiennes Gareth Mallory MI6ko Inteligentzia, Segurtasun eta Kontrol Batzordeko presidentea.
Naomie Harris Eve Neska berria
Bérénice Lim Marlohe Sévérine Bond nesketako bat
Albert Finney Kincade Bondarren etxaldeko zaindaria

Filmalekuak

Filma hau munduko hainbat lekutan girotu zen: Pinewood estudioak eta Londresko Whitehall barrutia (Ingalaterra), Duntrune gaztelua (Eskozia), Estanbuleko Sultà Ahmet plaza (Turkia) eta Shangai hiria (Txina).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skyfall Aldatu lotura Wikidatan